Brontze historikoa Agurtzane Egiluz, Naiara Rodríguez eta Adrián Yáñezentzat gurpildun aulkiko saskibaloiko Europako Txapelketan
12-abendua-2021

Brontze historikoa Agurtzane Egiluz, Naiara Rodríguez eta Adrián Yáñezentzat gurpildun aulkiko saskibaloiko Europako Txapelketan

Agurtzane Egiluz

Espainiak bere nazioarteko lehen domina lortu du Madrilen jokatu den txapelketa kontinentalean Alemaniari 40-58 irabazita

Lehen urratsa Tokioko Jokoetarako sailkapen historikoa izan zen, ondoren lehen garaipen paralinpikoak eta hitzordu handian erdietsitako diploma iritsi ziren eta gaur, Europako Txapelketan lortutako brontzeak, berriz ere, gurpildun aulkiko saskibaloiko emakumezkoen selekzioa azken aldian izaten ari den lan bikaina eta garapena erakusten du.

Gaur sari bat iritsi da faboritoetan ez zegoen talde batentzat, Agurtzane Egiluz Basque Teameko bekaduna, Naiara Rodríguez bikaintasun proiektuko kidea eta Fundazioren beka jasotzen duen Adrian Yañez teknikaria tartean izan direla. Gaur, Espainiako emakumezkoen selekzioak balentria lortu du Alemania 40-58 mendean hartu eta brontzea eskuratuta, bere historiako nazioarteko lehen domina.

Adrian Yañezek astebete eskas izan zuen aldagelara moldatzeko, baina txapelketa honetan jokalari bakoitzaren onena ateratzen jakin duen entrenatzaile bikaina dela baieztatu du.

Alemaniak Espainia ito zuen multzoen faseko norgehiagokan, baina oraingoan paperak trukatu egin dira. Gogo eta kontzentrazio itzelekin, Egiluz eta Rodriguezen taldeak konplexurik gabeko borroka burutu du. Espainiak sendo eutsi dio defentsari, eta hamar puntuko koltxoiarekin joan da atsedenaldira (18-28). Aldageletatik bueltan ez da makaldu, aurkariaren oldarraldiaren aurrean ondo gorde du markagailua eta urduritasunagatik ez du amore eman. Hamar minuturen faltan ez diote garaipenari ihes egiten utzi. Defentsan estutu dute azken laurdenean, Alemaniaren zirkulazioa ekiditeko eta azken 40-58ra iristeko.

Gaurko brontzeak urre zaporea dauka. “Egia esan, oso pozik gaude guztiok egindako lanarekin. Gorabehera askoko txapelketa izan da, eta gure helburua lortu izana zoragarria da”, adierazi dio Agurtzane Egiluzek Basque Teami partida bukatu eta gero.

Horrela, lau garaipen (Turkia, Frantzia, Britainia Handia eta Alemania) eta hiru porrotekin (horietako bi Holanda ahalguztidunaren aurka, Jokoetako, Munduko eta Europako txapelduna) itxi dute Europako txapelketa zoragarria.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago