AgurtzaneEgiluz
BIO
Agurtzane Egiluzek beti izan du saskibaloirako zaletasuna. Hamalau urte zituela ikastolako autobusarekin izandako istripu baten ostean hasi zen saskibaloi egokituan, Gasteizko Zuzenak taldean. 2017-2018 denboraldian egin zuen lehen talderako jauzia, eta Ohorezko Mailarako igoera lortu zuten hurrengo urtean. Maila horretan lehiatzen dira egun Egiluz eta bere taldekideak. Aldi berean, bere ibilbide propioa jorratu du nazioarteko saskibaloian; 2017an Adejen (Kanariar Uharteak, Espainia) eta 2019an Rotterdamen (Herbehereak) jokatutako Europako Txapelketetan hartu du parte, eta 2018an Hamburgon (Alemania) jokatutako Munduko Txapelketan izan zen. Tokio 2020ko Paralinpiar Jokoetarako txartela eskuratu zuen han Espainiako selekzioarekin.