Basque Teameko Nadia Erostarbe surflariak Caraïbos Lacanau Pro txapelketa irabazi du
20-abuztu-2023

Basque Teameko Nadia Erostarbe surflariak Caraïbos Lacanau Pro txapelketa irabazi du

Nadia Erostarbe

Nadia Erostarbek une gozoa bizi du. Fisikoki eta teknikoki zarauztarrak azken hitzorduetan erakutsi du dohainez beteriko etapa bat igarotzen ari dela. Bosgarren izan zen hilabete honetan bertan Challenger Serieetako US Openean eta gaur garaipena lortu du Grande Plage, Lacanau Océan, Gironden, Frantzian.

Qualifying Serieen barruko Lacanau Pro txapelketan, Nadia Erostarbe 32 onenen kanporaketan lehiatzen hasi zen. Francisca Veselko portugaldarra, Sarah Leiceaga iparraldeko surflaria eta Julia Dufrechou frantziarra izan zituen aurkari. Nadiak aurrera egin zuen txandako lehen postuan, bere aurkarienak baino puntuazio hobeagoekin. 6.10 puntu eman zizkion olatu bati esker eta 6.00ko beste bati esker hurrengo faserako txartela eman poltsikoratu zuen.

16 onenen kanporaketan, zarauztarra onena izan zen berriro, aurkariekiko emaitza zabala bereganatuta. Erostarbek 15.10eko puntuazioa lortu zuen Tokion olinpikoa izan zen Anat Lelior israeldarraren (9.54), Bahia Frediani frantziarraren (8.70) eta Mafalda Lopes portugaldarraren (7.83) aurretik.

Final-laurdenetan Basque Team Fundazioaren bekadunak Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarrarekin neurtu behar izan zituen indarrak. Euskal dueluan, Nadia aurretik jarri zen 7.33 puntuko olatu batekin, eta horrek lasaitasun pixka bat eman zion. Gero lana errematatu zuen 6.00ko olatu batekin. Janirek bosgarren postuarekin agur esan zion txapelketari, bere bi olatu onekin (6.17 eta 3.50) ezin izan baitzuen Erostarbe gainditu.

Finalerdietan Nadia Erostarbe buru-belarri aritu behar izan da Francisca Veselko portugaldarra mendean hartzeko. Kalifornian jaioa, aita kaliforniarra eta ama portugaldarra ditu, biak surfean ibilitakoak, eta Franciscak denboraldi luzeak ematen ditu Kaliforniako hondartzetan, horregatik askotariko olatuak zamalkatzera ohituta dago. Portugaldarrak ez dizkio gauzak erraz jarri Erostarberi, baina gipuzkoarra nagusi izan da berriz ere. Guztira 11.50 puntu eman dizkioten 6.67 eta 4.83ko bi olaturekin, Veselkori gailendu zaio, azken horrek 9.00ko puntuazio orokorra lortu baitu.

Finala oso estua izan da. Nadia Erostarbe gaur egun Qualifying Seriesen sailkapeneko hirugarren postuan dago eta ranking horretako zazpigarren surflaria den Tessa Thyssen frantziarraren aurka lehiatu da. Erostarbek eman du lehenengo kolpea, 5.50eko olatua harrapatuz. Thyssenek 4.50 batekin erantzun dio. Nadiak 5.23ko olatua bildu du geroago, eta Tessak, 6.07ko bat surfeatu duen arren, ez da nahikoa izan. Nadia Erostarbek lortu du garaipena eta txapelketako 1.000 puntuak eskuratu ditu horrela.

QSko garaipen hau 2019an Senegal Pro eta Heroes de Mayo Iquique Pro txapelketetan lortutakoei batzen zaie.

Honekin lotutako berriak

02-abuztu-2024

Nadia Erostarbek eta Joan Duruk diploma olinpiko bana irabazi dute Tahitiko surf txapelketan

Informazio gehiago
29-uztaila-2024

Janire Gonzalez-Etxabarri eta Andy Criere surflariek agur esan diote Tahitiko txapelketari bigarren kanporaketan

Informazio gehiago
14-maiatza-2024

Nadia Erostarbek hirugarren postuan bukatu du Challenger Serieetako Sydney Pro txapelketan

Informazio gehiago
06-maiatza-2024

BAT TO PARIS (kapitulu 2): Surf / ‘Ustekabekoa egia bihurtuz’

Informazio gehiago
02-maiatza-2024

‘BAT To Paris’ dokumental sortaren bigarren atalak surfa izango du ardatz

Informazio gehiago
06-martxo-2024

Nadia Erostarbek, Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Andy Crierek Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan lortutako pase olinpikoak aurkeztu dituzte Donostian

Informazio gehiago