Amagoia Arrieta Basque Teameko boccia jokalariak bosgarren amaitu du Rio de Janeiroko Munduko Txapelketan
10-abendua-2022

Amagoia Arrieta Basque Teameko boccia jokalariak bosgarren amaitu du Rio de Janeiroko Munduko Txapelketan

Amagoia Arrieta

Amagoia Arrieta dominen lehian sartzeko atarian geratu da, Rio de Janeiron (Brasil) jokatzen ari diren Munduko Txapelketan bosgarren izan ondoren.

Munduko Txapelketa bateko estatu mailako azken domina Lisboan lortu zuten 2010ean: brontze bat BC1-BC2 taldekakoan. Amagoia Arrieta Brasilera abiatu zen lehorte horrekin amaitzeko asmoz, BC1eko zerrendan laugarren postuan zegoenez (eskuarekin edo oinarekin jaurtitzen dute eta laguntzaile baten sostengua behar izate dute aulkia doitzeko edo kirolariari bola pasatzeko), faboritoetako bat baitzen.

Gipuzkoako kirolariak, brontzea lortu zuen 2021eko Europako Txapelketan, eta oso denboraldi ona egin du, urre bat eskuratuta Erromako World Challenger txapelketan (Espainiarentzat urrezko lehen domina izan da 2006tik kirol honetan), eta zilar bat poltsikoratuta Varzimeko (Portugal) Povoako Munduko Kopan. Bere esperientzia zabala eta jokoan duen lasaitasuna podiumera iristeko bere bertute onenetako bi ziren. Brasilera joan aurretik berak adierazi zuen Munduko Txapelketara ahalik eta ondoen jokatzera eta gozatzera joango zela. Gaineratu zuen lehen postua lortu nahiko lukeela, nahiz eta helburu zaila izan.

Bosgarren postuarekin konformatu behar izan du Amagoia Arrietak. Basque Teameko kirolaria bigarren sailkatu zen multzoen fasean, D multzoan, Aurelie Aubert frantziarraren aurka garaipen bat (7-0) eta Yuriko Fujii japoniarraren aurka porrot estua (2-3) lortuz. Final laurdenetan Yee Ting Jeralyn Tan singapurdarra zuen zain, eta bigarren partzialean 2-1 aurretik jarri da. Hala ere, asiarrak garaipena lortu du azken jokoaren azken bolan (2-3), nahiz eta Arrietak amaierara arte borrokatu duen, bere kirol ibilbideko unerik onenean.

Tokio 2020an, boccia lehen aldiz geratu zen estatu mailako ordezkaririk gabe, 1992ko Bartzelonako Joko Paralinpikoetatik. Arantzatxo hori Paris 2024an ateratzea espero dute, eta, horretarako, garrantzitsua zen Rio de Janeiron paper ona egitea, hurrengo Jokoetako sailkapen zerrendan tokiak igotzeko puntuak ematen baititu.

Honekin lotutako berriak

12-abuztu-2023

Amagoia Arrietak bocciako Europako txapelketa irabazi du 

Informazio gehiago