Aitor Francesena etxera itzuli da munduko txapeldunaren tituluarekin
12-iraila-2025

Aitor Francesena etxera itzuli da munduko txapeldunaren tituluarekin

Aitor Francesena

Aitor Francesena, Basque Teamen beka duen surflaria, Zarautzera itzuli da US Open 2025 txapelketako garaikurrarekin eta seigarren aldiz lortutako Munduko txapeldunaren tituluarekin. Olatz Legarza Fundazioko koordinatzaileak zorionak eman dizkio publikoki, eta euskal kirolaren erreferenteetako bat dela nabarmendu du.
 
Egia esanda oso-oso pozik, urtea oso gogorra izan delako. Minarekin bizitzea oso gogorra da eta urte guztian minarekin ibili naiz. Banekien gauzak oso-oso ondo egin behar nituela, nire eskutan zeuden gauza guztiak, ezta? Eta horrela izan da. Uda guztian kriston prestakuntza egin dut fisikoki ondo sentitzeko, horrek lagunduko zidalako buruz ahal nuen ondoen egoten.  Horrela ailegatu naiz Kaliforniara eta gauzak oso ondo irten dira, eta horrek kriston poza ematen dit” adierazi dio Aitorrek Basque Teameko komunikazio taldeari. 
 
“Ba guretzat Aitor familiakoa da, Basque Team familiakoa da. Azkenengo urteetan Basque Teameko aterkipean daukagu, alde batetik bera emaitzak hor daudelako, sei aldiz Munduko txapeldun, eta beste alde batetik, berak erakusten duelako, badituela gaitasun berezi batzuk, bere ibilbidea, goi mailako ibilbidea, zailtasunez betetako ibilbidea izan da, gehien bat azkenengo urteetan desgaitasunaren inguruan, eta orduan, ba guk kontutan izanda, guretzako kirol egokitua lehentasuneko kirola dela, arlo paralinpiko hori, bera zentzu horretan, erreferentea da emaitzak dituelako, berak era serio batean eta era profesional batean bideratzen duelako bere kirol ibilbidea eta bere egunerokotasuna, eta guretzako, bera da, gure enbaxadorea zentzu horretan” azpimarratu du Olatz Legarzak, Basque Team Fundazioko koordiunatzaileak.
 
“Australian olatuak oso luzeak eta onak ziren, hori bai, kriston korrontea zegoen, eta nire cadya, Juanito, oso ondo moldatzen zen han uretan, ni ondo eramaten, eta kriston laguntza eman zidan. Gero Hawaiin olatuak oso desberdinak ziren, olatu oso gutxi-gutxi sartze ziren eta indar gutxikoak, eta arraunean egiten min hartu nuen, tendoi bat puskatu nuen, eta horrela izanda, nahiz eta uste ezin izango nuela finalean uretan sartu, sartu nintzen eta bigarren geratu nintzan; orduan pozik. Geratzen zen azkenengo txapelketa, eta hor bai pentsatzen nuen ondo prestatuta joan behar nuela, eta ahalegin guztiak hor jarri ditut: fisikoki oso ondo landu, fin-fin egon behar nuelako, eta ni baino gazteagoekin txapelketan sartzeko, eta euren mailan egoteko, uste nuen oso fin egon behar nuela. Kriston lana egin dut, eta gero, ba, prestakuntza bai taulak, bai nire eskutan zegoen guztia ondo prestatu dugu, eta horrela uste dut irten dela, irabaztea” dio zarauztarrak. 
 
“Niretzat Kelly Slater bat bakarrik dago. Kelly Slater Mundun eta historian izan den surlari onena izan dela eta kostako da bera bezalako beste surflari bat. Ni beti nago pentsatzen, zenbat gustatuko zitzaidan Kelly Slater bezala, hainbeste txapelketa irabaztea, baina ez zait asko gustatzen honi buruz hitzegitea ze momentu hori heldu arte nahiago dut ez hitz egin, lehenengo egin behar delako, eta gero hitz egingo dugulako horretaz” esan du Francesenak Kelly Slater historiako surflari onena berdintzearen inguruko helburuari buruz galdetu zaionean.   
 
“Gure helburua azkenengo ziklo honetan hori izan da ezta? Egia da, kirol egokitua guretzat  lehentasuneko esparrua dela. Kirol egokituaren bilakaerarekin bat, guk ere asko ikasi dugu, zentroan, bai zerbitzuak eskaintzerako orduan, bai diru laguntza fokalizatzerako orduan, ikasketa partekatu bat izan da, eta gure asmoa beti da, bai, kirolarien inguruan dagoen sarea edo taldearen parte izatea, ezta? Kirolariek ibilbide honetan euren baliabideak kudeatzen dituzte eta guk nahi duguna da talde horren parte izatea, jarraipena egiteko, edo guk eskaintzen ditugun zerbitzuei esker kirolariek emaitzak lortzen, eta mundu mailan, eta nazioarte mailan, parte hartzen jarraitzea, hori da gure helburua” gehitu du Legarzak. 
 
“Babesleei aurreneko gauza egingo dudana da eskerrak eman, bai, Basque Teaemekin hasita, Laboral Kutxa, Salto fundazioa, Pukas, Orka, Ternua, eta ditudan beste babesle txikiei, beraien laguntzarik gabe ez nuelako aurrera egingo, seguru, zirkuitua oso garestia delako. Beraien laguntzarekin horrelako gauzak ekartzen dira etxera. Eskerrak eman nahi dizkiet babesle guztiei. Hau irabazteko, beraiek hor egonda, hau ez dut nik irabazi, beraiekin irabazi dut. Beti eduki dut taldea proiektu guztietan, nirekin egon dena beti. Proiektu asko egiten ditut urtean zehar eta denetan beti talde bat daukat, eta itsua izanda, talde hori are garrantzitsuagoa da. Eskerrik asko talde guztiari, bai familiari, denak hor egonda, sekulako laguntza delako niretzat, eta indarra. Eskertzen diet denei asko” bukatu du Aitor Francesenak. 

Honekin lotutako berriak

14-martxo-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko kirolariak historia egin du berriro, Championship Tourrerako, munduko surfaren maila gorenerako, sailkatu baita

Informazio gehiago
18-urria-2025

Annette Gonzalez-Etxabarrik bigarren amaitu du Challenger Serieetako Saquarema Pro txapelketan eta Championship Tourrerako txartela ematen duten postuetan sartu da

Informazio gehiago
14-iraila-2025

Janire Gonzalez-Etxabarri Basque Teameko surflaria, Munduko txapeldun El Salvadorren

Informazio gehiago
08-iraila-2025

Aitor Francesenak seigarren aldiz bereganatu du Munduko txapelketa 

Informazio gehiago
03-abuztu-2025

Annette Gonzalez-Etxabarri surflariak hirugarren amaitu du, ezustekoa emanda bere debutean US Openean

Informazio gehiago
28-uztaila-2025

Matx podcasta 03: Keoni Lasa

Informazio gehiago