Ager Solabarrietak tiroko maisu-klasea emango digu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten 'Aktiba zaitez' kanpainan
02-ekaina-2022

Ager Solabarrietak tiroko maisu-klasea emango digu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten 'Aktiba zaitez' kanpainan

Goi mailako euskal kirola bultzatzen duen Basque Team Fundazioak eta Ausolan kolektiboentzako sukaldaritza enpresak ‘Aktiba Zaitez’ kanpainaren 2. edizioa martxan jarri dute, bizimodu osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzeko, haurtzarotik hasita. Ekimenak, oraingo honetan, kirol egokituak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraztea, desgaitasuna duten eta goi mailako kirola egiten duten pertsonak ikusaraztea eta umeak sentsibilizatzea du helburu.

‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako jantokietan. Eguerdiko bazkalorduko denbora librea aprobetxatuz, proiektuak azpimarratu nahi du kirola praktikatzea funtsezkoa dela osasunari eusteko, eta, gazteenen bitartez, gizartea sentsibilizatu nahi du kirol egokituarren inguruan eta desgaitasuna duten pertsonek aurre egin beharreko erronken inguruan.

Hiru euskal kirolari paralinpikoen bitartez, Agurtzane Egiluz (gurpildun aulkiko saskibaloia, Gasteiz), Iker Sastre (mahai tenisa, Bilbo) eta Ager Solabarrieta (tiro egokitua, Ondarroa), datozen hilabeteetan hainbat ekintza eta erronka garatuko dituzte, bazkalaurretik edo bazkalondoren, Ausolanek kudeatutako eskola-jantokietan. Jarduera multzo horren helburua da ikasleek praktikatuko dituzten kirol egokituko modalitate batzuk erakustea, aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarri eta ikasteko helburuarekin.

Jarduera eta ariketa horiei esker, ikasleei igorri nahi zaie oso garrantzitsua dela elikadura osasungarria izatea, desgaitasuna duten pertsonak kirolean eta, oro har, bizitzan integratzea eta Basque Teameko kirolarien bidez, hain ezagunak ez diren beste kirol batzuk ezagutu eta praktikatzea, jantokian egon beharreko denbora aprobetxatuz jarduera fisikoa egiteko.

‘Aktiba zaitez’ kanpainak konpromisoa dauka Garapen Jasangarrirako Helburuekin

Ekimena, gainera, Garapen Iraunkorrerako hiru helbururi lotuta dago. ‘Aktiba Zaitez’ kanpainarekin bat egin duten kirolariek haurrei helarazi nahi dizkieten mezuetako batzuk azpimarratu dituzte.

Ager Solabarrietak azaldu duenez, “egunero eliteko kirolean lehiatzeko oso garrantzitsua da bizimodu osasungarria izatea; fisikoki eta mentalki osasuntsu egoten eta aktibo egoten laguntzen digu, horregatik ezinbestekoa da dieta orekatu bat egitea” (3GJH, “Osasuna eta ongizatea”).

Honekin lotutako berriak

21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago