Eneko eta Virginia Abu Dhabi-ko Triatloian
15-martxo-2010

Eneko eta Virginia Abu Dhabi-ko Triatloian

Eneko Llanos irabazle eta Virginia Berasategui hirugarren Abu Dhabiko triatloian

Ezin hobeto ekin diote denboraldiari Euskal triatletek. Nazioarte mailan onene artean daudela erakutsiz beste behin. Arabiar Emirerri Batuetako proban aukeratutako parte hartzaileak baino ez ziren egon, antolakuntzak gonbidapena luzatuta eta ondorioz punta puntako ikuskizuna bermatuz. Igeriketa saioan 3.000 metro, 200 kilometro bizikleta gainean eta 20 kilometroko lasterkaldia, hori zen bete beharreko lana. Oso antzera aritu ziren Eneko nahiz Virginia; uretan txukun, bizikletan zoragarri eta lasterkaldi saioan aurretik lortutako postu bikainei eutsiz.

Oso lan orekatua burutu zuen Eneko Llanosek, Abu Dhabiko etorbideetan barrena lider bezala sartuz eta erakustaldia helmugan borobilduz. Gasteiztarrak 53 segundoko aldea atera zion Dirk Bockel luxemburgotarrari eta minutu bat eta 30 segundokoa Rasmus Henning daniarrari. 6 ordu, 34 minutu eta 37 segundo behar izan zituen Enekok ibilbidea betetzeko, 30 gradu inguruko temperaturarekin.

Bestalde atzetik aurrera egin zuen Virginia Berasateguik proba berean, lortutako hirugarren postu bikaina bizikleta gainean egindako lanean oinarrituz. Julie Dibens eta Leanda Cave britaniarren atzetik helmugaratu zen triatleta bizkaitarra.

Astean zehar itzuliko dira euskadira bi kirolariak eta ostegunean egingo dute 2010 denboraldiaren aurkezpena BAT Basque Teamen eskutik.

Honekin lotutako berriak

12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago