Titulua lortzeko aukera guztiak galdu ondoren Eunate Aguirre venezuelan gailendu zaio Isabela Sousari
02-azaroa-2010

Titulua lortzeko aukera guztiak galdu ondoren Eunate Aguirre venezuelan gailendu zaio Isabela Sousari

Brasildarrak IBA TOUR zirkuituko txapeldun izateko behar zituen puntuak eskuratu zituen

Dotore, era ezinhobean esan zion agur Eunate Aguirrek IBA TOUR 2010 zirkuituko tituluari. Sopeloztarrak denboraldiko azken txanpa bikaina burutu du baina erregulartasun horrek ez dio ahalbidetu Isabella Sousa brasildarra gainditzea. Lehen aldiz lortu du garaipena Sousak, zirkuituko lehen saioetan lortutako abantaila baliatuz. Surfing bikaina burutu zuen Eunatek Venezuelako Isla Margaritan, oraindik Tomás urakanak itsasoan utzitako arrastoa somatzen zela. Eunateren hitzetan “olatu luze eta trinkoetan” moldatzen da hobekien bere surfeatzeko era eta aipatutako olatuek maila bikaina erakustea ahalbidetu zuten.

Finalean erraz menderatu zuen Isabella Sousa txapelduna, 7 puntuko bi olaturekin brasildarrak egindako 5 puntuen aurrean. Emaitza honekin Eunatek txapelketako bigarren postua ia zihurtatu du proba bakar baten faltan, hain zuzen ere, Kanaria Handietako “El Confitalen” jokatuko dena abenduaren hasieran.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago