Ekaitzak eta haize ezak NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioaren lana zaildu du
30-maiatza-2011

Ekaitzak eta haize ezak NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioaren lana zaildu du

Oztopoak oztopo 800 kilometro baino gehiago egin dituzte jada

 Aurera darrai NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioa Groenlandiako izotzean barrena, hainbat zailtasuni aurre eginez baina hasieran ezarritako helburu tinkoa mantenduz, alegia, irlako ipar-mendebaldean dagoen Thule herrira iristea, abentura hasi zuten puntutik 2.300 kilometrora.

Beraiekin izandako hartu-emanetik mendizaleek sekulako ekaitza sufritu dute-horren ondorioz egun eman behar izan zuten abandonatuta dagoen radar-estazio batean- eta jarraian kometak erabiltzea eragotzi dien haize eskasia.

Dena dela, Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak 200 kilometro egin dute aurrera 4 egunetan, eta guztira 17 egunetan 800 kilometro baino gehiago, aurreikusita zeukatenaren herena baino gehiago.

Asteazkenean, hilak 25, eta DYE 2 radar-estazioara iritsi bezain pronto (zeharkaldi guztian aurkituko duten eraikin bakarra), BAT Basque Team Desafioa osatzen duten kirolariek ekaitz bortitza sufritu zuten, bapatean asmatutako aterpean egun osoz egotea behartu zituena. Hobekuntza txiki batek hurrengo egunean, 26an, berriz ere martxan jartzea ahalbidetu zien, nahiz eta behelainoa oztopo handia zian. Arazoak arazo, bi egunetan eguneko 100 kilometroko bataz bestekoa lortu zuten.

Hurrengo egunean berriz haize falta zen oztopoa eta hirukoteak atseden eguna hartzea erabaki zuen. 24 ordu geroago haizea ez zen azaldu eta 20 kilometroko ibilbideak lerak arrastaka eraman behar izan zituzten esfortzu handiarekin, egunaren azken orduetan kometekin 12 kilometro burutu ahal izan zutelarik.

Moralez gainezka, hotz ikaragarria

Ezbehar hauek ez dute eraginik izan taldearen animoan, BAT Basque Team-en egoitzan jasotako azken mezu eta bideo irudien arabera. Bateriak kargatzeak ahalbidetzen du komunikazioa izatea beraiekin eta ez da askotan lan erraza suertatzen ari. Zeharkaldiaren gogortasunari hotz handia gehitu behar zaio, tenperaturarik altuena 20 graduz azpikoa da eta baxuena berriz 35 graduz azpikoa, igandean gertatu bezala eta altueran apur bat jeitsi diren arren, 2.200 metrora hain zuzen ere.

Kometak erabiltzeko garaian egunez egun geroz eta trebeago azaltzen dira Alberto, Juan eta Mikel, haize ezak etekin guztia ezin ateratzeak etsipena sortzen dien arren. Aldeko haizea noizbait iritsiko denaren esperantza azaldu dute, “azken egunetan ia 100 kilometroko bataz bestekoa daramagu, ez da marka txarra” gaineratuz.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago