Olinpiar Jokoetako dominadunak BAT to London 2012 saioko laugarren atalean bihar ETB-SATen
26-urria-2011

Olinpiar Jokoetako dominadunak BAT to London 2012 saioko laugarren atalean bihar ETB-SATen

Leire Olaberria, Iker Martinez eta Xabier Fernandez eta Richard Oribe, protagonisten artean

2011ko urriaren 26a.– Londres 2012ko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu nahi duten kirolarien jarraipena egin ohi du BAT to London 2012 saioak eta ostegunen ETB-SATen emitituko da laugarren atala gaueko 22:30etatik aurrera. Iñigo Asensiok aurkeztuta gure kirolari olinpiarren prestakuntza jarraituko du gertu-gertutik eta horrez gain kirolari, entrenatzaile eta senitartekoekin elkarrizketak eta olinpiarrak izandako kirolarien testigantzak jasoko ditu. Era berean programak arreta berezia eskeiniko dio Londresen, 2012ari begira, burutzen ari diren prestaketei

Biharko saioa Leire Olaberria txirrindulariak zabalduko du, Beijingen brontzezko domina lortu eta gero beste aukera bat izango du Londreseko hitzoduan, oraingoan lehen aldiz olinpiarra izango den omnium modalitatean. Ikaztegietako txirrindularia Holandan jokatutako Europako txapelketatik etorri berria da, seigarren postua eskuratuta.

Paralinpiar Jokoetan inoizko garaipen-zerrendarik aipagarriena duen kirolariaren egunerako bizitzan murgilduko da saioa, Richard Oribe igerilariaren jardunean hain zuzen ere. Garun-paralisiak jota donostiarrak bere hamaseigarren domina eskuratu nahi du Londresen, seguraski bere azken Jokoetan. Senitarteko, lagun eta entrenatzaileen hitzak entzun ahal izango ditugu bere orain arteko ibilbidearen inguruan eta etorkizunerako dituen helburuetaz.

Bien bitartean Iker Martinez eta Xabier Fernandez Volvo Ocean Race proba prestatzen ari dira Alacanten, egungo ozeanoan zeharreko abenturarik gogorrena zalantzarik gabe. Gipuzkoar bikoteak ez du erabaki Londresen izango diren ala ez, Atenas ´04an urrea eta Beijing 08an zilarra eskuratu ondoren.

Programako berritasunen artean BAT to London 2012 saioko laugarren atalean tarte bat eskainiko zaio Jokoen historiako izen aipagarri bati, oraingoan Nadia Comaneci gimnasta erumaniarrak Montreal ´76an egidako balentria izango dute hizpide Almudena Cid gimnasta olinpiar ohiak, Pedro Gabilondo kazetariak eta Gica Craioveanu futbolista errumaniarrak .

Azkenik Iñigo Asensio eta bere taldea Londresen izango dira Jokoei begira hiriak eskaintzen duen ostatu eskaintza aztertzeko, “Bed and Breakfast” erakoetatik hasita maila altuko hoteletara dihoan eskaintza.

Nazioarte mailako elitezko kirolean euskal kirolarien parte hartzea sustatu eta babesten duen erakundeak, BAT Basque Teamek, abian jarritako egitasmoa da “BAT to London 2012” saioa. Kontrol Z ikus-entzunezkoen ekoizlearekin elkarlanean, 25 minutuko iraupena izango duten 12 saioa bilduko ditu hilabeteroko maiztasunarekin eta Londres 2012ko Olinpiar Jokoak hasi bitartean.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago