Lortu dugu! Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak arrakastaz amaitu dute zeharkaldi polarra
09-urtarrila-2012

Lortu dugu! Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak arrakastaz amaitu dute zeharkaldi polarra

3.400 kilometros 55 egunetan antartika zeharkatuz itsasotik itsasora eta Hego Polotik igaroz

 Antartika, Hercules badia. Astelehena, 2012ko urtarrilaren 9a. Espedizioaren 55.eguna. 3.400 kilometro eginda. 55 egunetan lortu dute: Antartika itsasotik itsasora zeharkatu Hego Polotik igaroz. 8 lagunek baino ez dute orain arte tankera honetako zeharkaldia egin inolako laguntzarik gabe gaur arte, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza gehitu behar zaizkie orain. 69 kilometro behar zituzten Herculeseko badiara iristeko eta haize baldintza onak iragarrita zeuden arren ez da jardunaldi gozoa izan. “Goizaldeko 5etan atera gara azkar egingo genuelakoan falta zitzaigun bidea baina goizean haizeak behera egin eta geratu behar izan dugu. Azken kilometroak oinez egin ditugu”. Zorua, lur-eremua traketsa izan da benetako infernua ibilbide guztian zehar eta gaur kranpoiak behar izan dituzte amaieran, ez zegoen hortik igarotzeko beste modurik. 14:00etan, hemengo 15:00etan, itsasoaren mailan zeuden, Herculesko badian, bertan jasoko ditu hegazkin txiki batek Union Glaciar-era eramateko, Txileko kostarako bidean Antartikak zabaltzen duen irteerako atea.

Honekin lotutako berriak

14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago