Aklimatazioari amaiera eman diote Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Baruntse inguruan
11-urria-2012

Aklimatazioari amaiera eman diote Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Baruntse inguruan

Eguraldiak lagundu ezkero hurrengo igandean abiatuko dira Nuptse mendiko tontorrerantz

BILBO 2012ko urriaren 12a.- Bart amaitu zuen NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioak altuerara aklimatatzeko garaia, egindako hirugarren irteeratik oinarrizkoa kanpalekura itzuli ondoren. Egindako lanak Basque Team-eko alpinistak Baruntse mendiaren inguruan bi gau igarotzera behartu ditu , 6.000 metroko altueran. Oraingoan esfortzu handia izan da, altueraz gain egindako distantzia eta eguraldi eskasak gauzak zaildu ditu baina espediziokideak gustora itzuli dira burututako lanarekin eta hiru egun barru bertara eraman dituen helburua gauzatzera aterako dira, eguraldiak baimentzen badu behintzat.

Oinarrizko kanpalekutik satelite bidezko telefonearen bitartez Mikel Zabalzak atzo etengabeko 10 orduko ibilaldiaren ondoren oinarrizko kanpalekura heldu zirela kontatu digu, Baruntse mendiaren magaletik atera zirelarik, hain zuzen ere orain hiru urte Makaluko espedizioan hirurek bisitatu zuten menditik. “Lau egun eman ditugu kanpoan eta gogorra izan da, helburua nahiko urruti dago, zorua ere ez dago batere ondo eta 5.900-6.000 metroko muinotxoak gainditu behar izan ditugu. 6.500 metroetara heldu nahi genuen baina azken 2 gauetan ezin izan dugu 6.200etik pasa, ikaragarrizko elurtea bota baitzuen; ia 40 zentimetro bota berri zituen eta igotzea erokeria zen orduan”.

Arazo larririk ez dugu izan -aipatu du nafarrak- baina ez da batere erosoa bi pertsonentzat pentsatuta dagoen denda batean hiru lagun sartzea, 30 orduz elurpean eta zero azpiko 18-20 gradu genituela. Oztopoak oztopo kontent gaude aklimatazioa pentsatu bezala egin dugulako: orain hiru eguneko atsedenaldia hartuko dugu eta igandean, eguraldiak laguntzen badu, Nuptserantz abiatuko gara tontorrerako iristeko asmotan”.

Eguraldi iragarpen zehatza jaso bitartean haizea da aurkari nagusia Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzarentzat. Ildo horretan Mikelek esan duenez “iragarpen berririk ez dugu ikusterik izan baina jaso genituen azken prebisioek 70 kilometro orduko haizea ematen zuten 7.500 metrora, gutxienez hilaren 14ra arte, eta egoera honek asko zailduko luke gure helburua kontutan izanda 30 gradu azpiko tenperaturekin sentsazioa askoz bajuagoa dela, izozketak sufritzeko arriskuarekin”. Elurra aldiz ez litzateke arazo handia izango, fronterik ez baitute iragarri hurrengo eguneratarako. Eguraldia oinarrizko kanpalekuan Baruntseren magalean baino hobeagoa da eta horrela mantentzeko joerarekin atseden hartuko duten hiru egunetan.

Ondobidean Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak igandean ekingo liokete tontorrerako bideari, baldintza onetan oinarrizko kanpalekutik kanpo bostpazei egun egotea suposatuko luke. “Edozein modutan, Zabalzaren zehaztu duenez- igandean ezin badugu atera momentuz denboraz ondo gabiltza, moralez eta prestakuntza aldetik ere gainezka gaude gainera” .

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago