Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza 7.100 metroetara heldu dira prebisoak beteko ez direlakoan
16-urria-2012

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza 7.100 metroetara heldu dira prebisoak beteko ez direlakoan

Biharko espero diren haize boladek asko zailduko dute Nuptseko (7.861 metro) tontorrera iristea

Asteartea, 2012ko urriko 16a. Igoerako hirugarren eguna. Bide britaniarreko 7.100 metroetan daude, Nuptseko hegoaldeko hegalean, eta hiru alpinistek biharko iragarri duten haizea agertuko ez dela espero dute. Bertako 15:00etan eguneko helburura iritsi dira eta Mikelek arkaitzeko hormapean dendatxoa altxatzen duen bitartean Alberto Iñurrategik eta Juan Vallejok soka ezarri dute, gailurrera iritsi daitezken egunean, bihar izan liteke, aurkituko duten 100 metroko pareta errazago igo ahal izateko.

Iragarpenek kale egin beharko lukete Naturgas/BBK Nuptse 2012 espedizioko kideak tontorreraino iristeko (7.861 metro), eguraldi adituak biharko, eta datozen egunetarako, espero dituen 70 kilometro orduko haize boladek ez dute ahalbidetuko balentria: “Haizeak, muino eta ertzetatik sartzerakoan, abiadura handiago hartzen du eta tontorrera ematen duen ertzetik pasatzea ezinezkoa izango litzateke baldintza horietan” aipatu digu gaur Juanjo San Sebastianek. Jeitsiera egitekotan ez litzateke batere erraza baina hirurek erakutsi duten maisutasunak eta arintasunak ametsarekin jarraitzeko aukera ematen du: 5 metroko zabalera duen pareta gainditzea, Nuptseko hegoaldeko hegala, lehen aldiz alpetar erara igotzea, estilo azkar eta arin batean, Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak egin ohi duten eran.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago