Zilarrezko domina Maider Undarentzat Georgiako Europako txapelketan
22-martxo-2013

Zilarrezko domina Maider Undarentzat Georgiako Europako txapelketan

Voroeva txapeldun olinpiarrak gainditu zuen arabarra final handian

2012/03/22.- Beste behin albiste onak ekarri ditu Maider Undak borroka libreko nazioarte mailako txapelketetatik. Bere kirol ibilbidean inoizko emaitzik onena lortu eta gero, Londreseko brontzezko domina, Maiderrek 35 urterekin goi mailan segitzen duela erakutsi zuen beste behin eta luzerako gainera. Eskakizun handiko txapelketa zen atzokoa, hasierako lehietan jokatzen baitzuen ia guztia Maiderrek eta oso lan orekatua egin zuen finalerdietara helduz. Lehendabizi Epp Mae estoniarra hartu zuen mendean arazo askorik gabe finalerdietarako sailkapena poltsikoratuz. Hurrengo borroka zen erabakiorra eta berriz ere Vassilisa Marzaliuk bielorrusiarrarekin egin zuen topo, hain zuzen ere, Londresen brontzeko domina lortzeko lehian izan zuen arerio berarekin. Maiderrek bere maisutasuna erakutsi zuen orduan eta aurrea hartu zion aurkariari, 1eta 0 nagusituz bi saioetan eta finalerako sailkatuz. Urrearekin amets egiteko momentua zen orduan baina aurrean zeukan borrokalaria, Voroeva txapeldun olinpiarra, ez zen nolanahikoa.
Hasieratik ez zion aukerarik eman Maiderri eta 0 eta 4 eta 0 eta 2ko emaitzaz aise hartu zuen mendean borrokalari euskalduna, Maiderri zilarrezko domina utziz. Emaitza paregabea da Maiderrentzat eta BATeko kirolaria meritu handiko sariarekin itzuliko da Euskadira. Astelehenean entzun ahal izango ditugu bere hitzak Faduran (Getxon) Basque Team fundazioak hedabideen aurrean antolatu duen 2012ko balantzean.
Zorionak Maider!!!

Honekin lotutako berriak

22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago