Sergio Vez seigarren Europako Curling Txapelketan
26-azaroa-2015

Sergio Vez seigarren Europako Curling Txapelketan

Sergio Vez basauritarra, Basque Team kirolaria, Europako Curling Txapelketan ez hotz eta ez bero geratu da. Espainiako selekzioko kide izan da B mailako txapelketan Mikel Unanue, Antonio de Mollinedo eta Jose Manuel Sanguesarekin, eta azken partiduan lortu dute maila mantentzea. Lorpen eskasa helburu nagusia A mailara igotzea zela aintzat hartuta, baina aringarria aldi berean, maila galtzeko zorian izan direlako. Danimarkako Esbjerg hirian jokoan dira txapelketak, eta Espainia 6. sailkatu da, finalerdietan sartu eta igotzeko aukera izatetik garaipen bakarrera, eta jaisteko porrot bakarrera. Hiru neurketa irabazi dituzte (Ingalaterra, Estonia eta Israelen aurka) eta lautan galdu dute (Austria, Kroazia, Lituania eta Eslovakia). Azken jardunaldian mailari eusteko garaipena lortu beharra zeukaten, eta majo sufrituta lortu dute hori. Israelen aurka arauzko 10 denborak 6na amaitu dituzte, eta gaineratutako denboran 1-0 estu batekin irabazi dute neurketa Sergio Vez eta konpainiak.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago