Asier Cuevasek Seregnoko 50 kilometroen proba irabazi du, Espainiako errekorra hautsita
10-apirila-2016

Asier Cuevasek Seregnoko 50 kilometroen proba irabazi du, Espainiako errekorra hautsita

BAT Basque Teameko iraupen-lasterkari Seregno-ko (Italia) 50 kilometroen proba irabazi du historiako espainiar markarik onena eginda (2:57:35). Distantzia honetan eibartarrak korritu duen lehen lasterketa izan da gaurkoa.

100 kilometroen munduko txapeldunordeak gaurko proban hartu du parte 100 kilometroen munduko txapelketarako prestatzeko. Beroak eta hezetasunak lasterketa zaildu duten arren eta azken zatia oso gogorra izan den arren, Cuevasek garaipena lortu du azkenean.

Espainiako Atletismo Federazioak ez du ofizialki aintzatesten 50 kilometroen marka baina orain arte Jose Maria Gonzalezek zuen denbora onena. Espainiako 100 kilometroen errekorra 2006ko ekainaren 10ean egin zuen (06:23:44) eta 50. Kilometrotik igarotzean 03:07:18an gelditu zuen kronoa.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago