04-maiatza-2017

"Laskon domina bat lortzea dut helburu, gutxienez brontzezkoa"

Iker Sastre

Iker Sastre bilbotarra, mahaiako tenis egokituko jokalaria, maiatzaren 6tik 9ra lehiatuko da Laskon (Eslovenia), Munduko txapelketarako puntuagarria den faktore 40-ko nazioarteko txapelketan

Denboraldiko aurreko hitzorduan, Lignanoko Irekian (Italia) Ikerrek brontzezko domina bat lortu zuen bakarka eta beste brontzezko domina bat taldeka, Miguel Toledo bikotekidearekin. Oraingoan sailkapen fasea gainditzea da bere asmoa, ondoren final laurdenetakoa eta azkenik, finalerdietan, sorpresa ematea. “Italiako txapelketarekin alderatuta, hau gogorragoa izango da, zaila, baina domina bat lortzea dut helburu, gutxienez brontzea” baieztatzen du Basque Teameko kirolariak.

Ikerrek dio munduko jokalari onenek parte hartuko dutela Laskon; horri esker txapelketaren mailak gora egiten duela eta puntu gehiago daudela jokoan. Bizkaitarra sasoi onean dago orain eta mailari eusten dio: munduko zerrendan 10. postuan dago une honetan.

Iaz Riorako sailkapen txartelak ihes egin zion eta kanpoan geratu zen postu bakar batengatik, Txinako taldearen emaitza eztabaidagarri batzuk tarteko. Dena den, xede olinpikoa ez du ahazten eta horregatik 2020ko Tokioko Jokoetan du jomuga. “Urtetik urtera maila igo egiten da, gehiago entrenatzen gara, txapelketek gora egin dute, kirolari gazteak indartsu datoz eta konplexua da, baina borrokatzen jarraituko dugu lehenengoen artean egoteko”.

Helburu hori betetzeko egunero entrenatzen da Iker Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan (HTZ), 2014tik Basque Team Fundazioko kide izanda.

Honekin lotutako berriak

14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago