Felipe Montoya eta patinaje artistikoa ardatz, 'BAT To Pyeongchang' programaren aste honetako atalean
01-otsaila-2018

Felipe Montoya eta patinaje artistikoa ardatz, 'BAT To Pyeongchang' programaren aste honetako atalean

Larunbatean 13:55etan ETB2n eta igandean ETB1en ‘Oreka’ programaren barruan emitituko den kapituluak Donostiako Txuri-Berri klubean patinatzen hasi zen Feliperen erreportajea eskainiko digu

Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako BASQUE TEAM Fundazioaren ‘BAT To PyeongChang’ programako aste honetako atalak Felipe Montoya eta patinaje artistikoa izango ditu hizpide. Sotxin oso gutxi falta izan zitzaion sailkapena lortzeko eta oraingoan lehen aldiz lortu du Olinpiar Joko batzuetan lehiatzeko pasea Felipek.

‘Artean irristatuz’ izenburua duen kapituluak pasio handiz aritzen den patinatzaile honen istorioa hurbilduko dio ikusleari. Felipe bere adierazpen gaitasunagatik nabarmentzen da interpretazio artistikoaren esparruan.

Felipe Montoyak Donostian deskubritu zuen izotza. Bere amak eraman zuen ezagutzera. Aita Kolonbian desagertu egin zen eta handik Gipuzkoako hiriburura etorri ziren beste bizimodu hobe bat aurkitzeko asmoz. Donostiara zortzi urterekin heldu zen eta 13 urterekin lehen aldiz Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatu zuen ume hurak 27 urterekin Pyeongchangeko Jokoetan parte hartuko du. Montoya Txuri Berriko harrobitik dator, Donostiako patinaje artistikoko klubean hazitakoa da, baina 2012an Blumera aldatu zen, Madrilgo Errendimendu Altuko Zentrora, kirol honetan hobetzen jarraitu ahal izateko. Dena den, sarritan bueltatzen da Donostiara bere familiari bisita egiteko.

2015ean Espainiako txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen podiumera Javier Fernandez eta Javier Rayarekin batera igota. Bere lehenengo ISU txapelketarako 2016ko urtarrilean deitu zioten, Bratislavan jokatutako Europako txapelketarako. Orduan 17. postuan bukatu zuen programa laburra, 19. postuan programa librea eta 17.ean sailkapen nagusia.

Behin Javier Fernandezek Munduko txapelketan PyeongChangerako plaza bat eskuratuta, Felipek poltsikoratu zuen bigarren plaza puntuaziorik altuena lortu zuelako 2017ko Zagrebeko CS Golden Spin eta Espainiako txapelketa uztartuta.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago