Brontzea ‘Kako’ Arambururentzat Koreako Munduko Kopan
29-apirila-2018

Brontzea ‘Kako’ Arambururentzat Koreako Munduko Kopan

Juan Jose ‘Kako’ Aramburuk brontzea eskuratu du Koreako Munduko Kopan, skeet modalitatean (plater-tiroketa). Onena izan zen lehen sailkapen txandan eta hirugarren bigarrenean. Finalean hirugarren postu horri eutsi dio, Vincent Hancock estatubatuarraren eta Gabriele Rossetti italiarraren atzetik amaituta.

Lehen sailkapen jardunaldian Irungo tiratzailea onena izan zen bi errondetan 25 plateretan asmatuta (50/50), Hancock amerikarrarekin eta Mikhail Sharapov errusiarrarekin berdinduz. Bigarren sailkapen txandan beste hiru erronda jokatu dituzte eta horietan ‘Kako’k 24, 25 eta 23 plater hautsi ditu hurrenez hurren.

Finalean 7 aldiz huts egin du eta 43 aldiz asmatu. Emaitza horrek bigarren postuan bukatu duen Gabriele Rossetti italiarraren (55 plater) eta urrea eraman duen Vincent Hancock estatubatuarraren atzetik (59 plater) utzi du Aramburu.

Lortutako emaitza garrantzitsua da leku berean jokatuko dutelako abuztuaren 31tik irailaren 15era Munduko txapelketa. ‘Kako’k baieztatu du lekua, Changwon hiri korearrean kokatutako tiro-eremua, egokia dela berarentzat.

Bere kirol ibilbidean nabarmenak dira 2008ko Beijingo Olinpiar Jokoetan zortzigarren postuagatik lortutako diploma, Londres 2012ko Olinpiar Jokoan izan zuen parte hartzea (23. amaitu zuen), 2011n Belgradeko Munduko Txapelketan erdietsitako urrezko domina, 2013an Abu Dhabiko Munduko Kopako proban irabazitako urrea eta urte berean Nikosiako Munduko Kopako proban lortutako brontzea.

Honekin lotutako berriak

07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago