Zilarra Basque Teameko Rakel Mateo triatletarentzat Europako txapelketan
Bizkaitarra podimeko bigarren tokira igo da Tartun (Estonian) jokatu duten Europako paratriatloi txapelketan, PTS2 kategorian
Iseo-Franciacortako ITU Paratriathlon World Series proban lortutako seigarren postuaren ostean, Rakel Mateo garaipen-gosearekin geratu zen eta gaur probari hasieratik ekin dio gose hori asetzeko asmoarekin.
2016tik Basque Team fundazioak bekatutako kirolariak ordu bat, 25 minutu eta 59 segundo behar izan ditu lasterketa amaitzeko. 11:53ko denbora egin du igeriketan, 44:36koa bizikletan eta 26:18 korrikako tartean.
Fran Brownek (GBR, 01:21:24) urrea jantzi du eta Veronica Yoko Plebanik (ITA, 01:28:15) brontzea.
Azpimarratu behar da Rakel Rioko Paralinpiar Jokoetan lehiatu zela eta diploma bat irabazi zuela zortzigarren postua erdietsita
Rakel Mateoren azken emaitza nabarmenenak
– 5. ITU World Triathlon Grand Final-en, Rotterdamen, 2017an
– 4. ETU Triathlon European Championships delakoan, Kitzbühelen, 2017an
– 5. Yokohamako ITU World Paratriathlon Series-etan, 2017an
– 3. Gold Coast ITU World Paratriathlon Series-etan, 2017an
– 8. Rioko Paralinpiar Jokoetan, 2016an