Iñigo Llopis, Europako txapeldun Dublinen
14-abuztu-2018

Iñigo Llopis, Europako txapeldun Dublinen

Iñigo Llopis

Iñigo Llopisek urrezko domina jantzi du Irlandako hiriburuan jokatzen ari diren igeriketa egokituko Europako txpelketan, estilo libreko 400 metrokoan. Gipuzkoarra buru jarri da hasieratik S8 kategoriako lasterketan, eta partzial bakoitzean lehiakideekiko aldea handitu du. Azkenean, 4:40.78ko denborarekin erraz nagusitu zaio bigarren sailkatuari, 19.19ra heldu den Cioele Ciampricotti italiarrari. Joshua Grob suitzarrak eraman du brontzea.

Iñigo Llopisek Europako txapelketa honetan irabazitako bigarren domina izan da gaurkoa, atzo brontzezkoa irabazi baitzuen estilo libreko 4×100 metrokoan, Jose Antonio Mari, Ariel Schrenck eta Sergio Martosekin batera. Laukoteak 4:00.75ean geratu zuen kronoa errelebuko proban.

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago