Iñigo Peña Szegedeko Munduko txapelketako finalean sartu da arazo barik
24-abuztu-2019

Iñigo Peña Szegedeko Munduko txapelketako finalean sartu da arazo barik

Iñigo Peña

Basque Teameko Iñigo Peña piraguistak ez du arazorik izan Szegedeko Munduko txapelketako A finalera igarotzeko. Berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, hirugarren postuan bukatu dute K2-1.000 metroko euren finalerdia. Hasierako 800 metroetan indartsu ekin diote estropadari, baina lehenengo postuetan kokatu direla ziurtatu dutenean, abiadura nahita jaitsi dute biharko finalerako indarrak gordetzeko eta erdiko kaleetatik aritu beharra ekiditeko. Biharko finalean lehenengo sei ontziek lortuko dute Tokioko Jokoetarako txartela.  

Hori da helburu nagusia; dena den, podiumera ere igo nahi dute Peñak eta Cubelosek, beste hainbatetan egin duten moduan. 2018an zilarrezko domina erdietsi zuten Montemor O´Velhoko Munduko txapelketan eta brontzea Belgradeko Europako txapelketan.

Honekin lotutako berriak

14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago