Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketako finalean sartu eta Tokio 2020rako sailkatu da
29-abuztu-2019

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketako finalean sartu eta Tokio 2020rako sailkatu da

Estropada amaierako zoriontasun malkoek dena esan dute. Ottensheim-Linzen jokoan den Munduko txapelketako finalerdian hirugarren izateak txapelketako A finalerako pasea eman dio Basque Teameko Virginia Diaz arraunlariari, baina ez hori bakarrik; Tokio 2020ko Jokoetan lehiatzeko txartela ere erdietsi du.

Gaurko finalerdia zaila zen, Australia eta Kanada zituztelako aurkari, Munduko potentzia handienetakoak, eta lehen hiruen artean bukatu behar zutelako txapelketako azken mailara iristeko. Australiar eta kanadiarrak hasieratik estropada buru jarri diren bitartean, Virginia Diaz eta Aina Cid gogor borrokatu behar izan dira eta Errumaniaren bultzadei aurre egin behar izan diete W2- probako hirugarren postuari eusteko. Australiak txanda irabazi du 06:58.000ko denborarekin, Kanada bigarren izan da 07:00.450ko markarekin eta Diaz eta Cid hirugarren 07:03.160ekin.

Lucernan Europako txapelketa irabazi ondoren, Virginia Diaz Ottensheim-Linzeko Munduko txapelketara Tokio 2020rako plaza bat lortzeko asmoarekin etorri da eta lortu egin du. Jokoei begira modalitatea aldatu du eta orain Aina Cidekin batera egiten du arraun, lemazainik gabeko biko ontzian. Gogor lan egin behar izan dute egoera berrira moldatzeko baina maiatzeko Lucernako Europako txapelketan argi geratu zen lortu dutela, urrezko domina irabazi baitzuten, estropada bukaera ikusgarria eginda gainera.

Virginiak talentua eta diziplina bateratzen ditu lan egiterako orduan. Getxoko Raspas Arraun Taldean aritzen den arraunlari honek banku mugikorrean maila gorenera iristeko urte asko daramatza prestaketa-lanetan. Bere gaitasunei esker estatuko selekzioak deitu egin du 15 urte zituenetik. Are gehiago, beste esparru batzuetan, eroso sentitzen den eremutik kanpo, nazioarteko mailan arrakasta lortzea zer den badaki, Estatu Batuetan unibertsitateetako txapelduna izan baitzen.

Honekin lotutako berriak

12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago