Clara Azurmendi Badmintoneko jokalariak irabazi du Galesko Nazioarteko Txapelketa
01-abendua-2019

Clara Azurmendi Badmintoneko jokalariak irabazi du Galesko Nazioarteko Txapelketa

Clara Azurmendi gipuzkoarra, Basque Team-eko bikaintasun proiektuko kidea, Galesko Internazionaleko txapeldun izan da Cardiffen, finalean txapelketako lehen faboritoa den Fabienne Deprez alemaniarra gaindituta, bi txandatan eta ordu erdi baino gutxiagoan.

Donostiarrak, Cardiffen bigarren sailburu izan denak, bere bosgarren titulua eta 2019ko bigarrena sinatu ditu, Esloveniako Internazionalean lortutakoaren ondoren, Deprez 21-14 eta 21-16 mendean hartuta 28 minututan.

Ordu batzuk lehenago Jenjira Stadelmann suitzarrari 21-9 eta 21-11 irabazi ondoren iritsi da Azurmendi finalera. Deprezek Azurmendiri irabazi zion elkarren kontra jokatutako aurreko hiru norgehiagoketan, horietako azkena joan den uztailean, AEBetako Irekian.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago