31-martxo-2020

"Uste dut udako Jokoen atzerapenak ez duela negukoetan eraginik izango, eta laguntzei dagokienez, bere horretan mantentzea espero dut"

Imanol Rojo

Basque Team fundazioak Imanol Rojo iraupen-eskiatzailearekin solasaldia izan du koronabirusaren pandemiak eragindako konfinamenduari buruz eta bere egoerari buruz. Imanolek aurreikusita zegoena baino hilabete lehenago bukatu behar izan du denboraldia; dena den, bere denboraldi onena izan da. Tolosarrak begiz jota ditu hurrengo neguko Jokoak, Beijingen 2022an jokatuko dituztenak. Aitortu digu udako Jokoak 2021era atzeratzeak bere ustez ez duela neguko Jokoetan eraginik izango, ezta oihatzun mediatikoan ezta baliabideen banaketan ere.

“Azpimarratuko nituzke lehenengo Munduko Kopak, lehenengo biak egiten nituen aurten eta lehen 30en artean geratu nintzan, ez dut holakorik lortu Munduko Kopan. Lillehammerreko Munduko Kopa 30 kilometrotan 30. postuan bukatu nuen, esprinean eta hurrengo lasterketan, Davosen, Suitzan, 27. postuan. Urtarrilean 26. tokia erdietsi nuen Nové Mêston, Txekiar Errepublikan. Horiek hirurak izango lirateke denboraldiko lasterketa onenak”.

“Aurten urte osoan Munduko Kopa korritzeko aukera izan dut eta horrek eman dit puntu hori maila horretan aritzeko. Munduko Kopan lortutako erregulartasun hori, aurreko urteetan ez dut lortu. Aurten lortu egin dut eta oso pozik nago aurten egindako denboraldiarekin, eta gutxinaka-gutxinaka lehenengoetatik gertuago nago”.

“Egia esan nik zortea eduki dut eta justo denboraldia bukatu dut, uste baino lehenago ze hilabete bat lehenago bukatu dut denboraldia. Hilabete bat geratzen zen eta lasterketa guztiak bertan behera utzi dituzte. Egia esan ondo etorri zait ze denboraldia bukatzen dugunean hamabost egun hartzen ditut atseden moduan eta ondo etorri zaizkit egun hauek, baina bukatzen direnean zinta bat eskatu dut korrika egiten hasteko eta hurrengo denboraldirako prestatzen hasteko”.

“Pixka bat aspertuta nago ez dakidalako zer egin, baina denetarik egiten ari naiz. Hamabost egun hauetan ariketak, pixka bat gorputza mantentzeko, baina orain hasiko naiz korrika eta pixka bat denetarik egiten, etxean ahal den bezela, bestela asko galtzen da hile baten hariketa fisikorik egin gabe”.

“Nire helburua izango litzateke hurrengo Joko Olinpikoetara joatea baina pauso txikiak emonda, aurten bezala, Munduko Kopan, eta hurrengo Joko Olinpikoetara begira, emaitzak hobetu. Hurrengo urtean Munduko txapelketak daude, urtero urtero joan behar da, eta ikusiko da ze emaitza lortzen ditugun hemendik bi urtera”.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago