Basque Teamek eta Euskadiko Patinaje Federazioak skateko bikaintasun-proiektu bat jarri dute abian
09-uztaila-2020

Basque Teamek eta Euskadiko Patinaje Federazioak skateko bikaintasun-proiektu bat jarri dute abian

Ian Ponciano, Alain Kortabitarte, Iraia Escobar eta Naia Laso skater gazteek osatutako proiektuak hurrengo hitzordu olinpikoak ditu helburu: Paris 2024 eta Los Angeles 2028

Basque Team Fundazioak eta Euskadiko Patinaje Federazioak skateboardeko errendimendurako proiektua martxan jartzeko akordioa sinatu dute dagoeneko. Tokyoko Jokoetan lehen aldiz olinpiar programan sartuko da diziplina hau.

Euskadik etorkizun oparoa duten talentu gazteak ditu kirol honetan; hori dela eta, Fundazioak eta Federazioak baliabideak eta esfortzua batzea erabaki dute hurrengo hitzordu olinpikoei begira: Paris 2024 eta Los Angeles 2028.

Kasu honetan, Ian Poncianok (Bermeo, 13 urte, 2019an Basque Teameko beka jaso zuen 2018ko Munduko Txapelketan maila absolutuan lortutako emaitzengatik), Alain Kortabitartek (Donostia, 15 urte), Iraia Escobarrek (Ordizia, 19 urte) eta Naia Lasok (Bermeo, 12 urte) osatuko dute Federaziotik Gonzalo Irigorasek eta Urtzi Unanuek zuzendutako proiektua.

Bikaintasun-proiektu hau Basque Team-ek Piraguismoko, Surfeko, Atletismoko, Arrauneko, Eskubaloiko, Gimnasiako, Karateko, Badmintoneko, Mahai-teniseko, Neguko Kiroletako eta Kirol Egokituko Euskal Federazioekin dituen beste batzuetara batzen da. Hurrengo hitzordu olinpikoetan lehiatzeko aukerak dituzten kirolekin lan eginda, errendimendua lortzea da xedea. Nazioarte mailan, kategoria absolutuan, emaitzak dituzten kirolariei beka eman beharrean (hau Basque Team Fundazioak egin du jada azken hamabi urteetan eta egiten jarraitzen du), proiektu hauek baliabideak kirolarien ingurugiroan ardazturiko ekimenetan oinarritzen dira. Fundazioak ez ditu kirolariak bekatu behar, proiektuaren parte izateko. Batek ez du bestearekin zerikusirik.

Euskal Federazioek eta Basque Team Fundazioak gidatutako proiektuek kirolarien egunerokoa ezagutzen duen entrenatzaileak izango dituzte ardatz. Kirolarien erabateko jarraipena egingo da, euren beharrizan guztiak betetzeko asmoz.

Euskal federazioek zuzenduko dituzte proiektuak eta horretarako Basque Teamek laguntza ekonomikoa, zerbitzu biomediku, tekniko eta psikologikoak eta ikasketetan eta irudi eta komunikazioan aholkularitza eskainiko dizkie.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago