Imanol Rojok emaitza historikoa lortu du 'Tour de ski'ko azken proban 18. postua erdietsita
10-urtarrila-2021

Imanol Rojok emaitza historikoa lortu du 'Tour de ski'ko azken proban 18. postua erdietsita

Imanol Rojo

Basque Team Fundazioaren beka duen iraupen eskiatzaileak 31. lekuan amaitu du sailkapen nagusian

Imanol Rojok lan bikaina egin du iraupen eskiko Munduko Kopako ‘Tour de Ski’ probak iraun duen hamar egunetan. Zortzi lasterketa jokatu dira hamar egunetan, maila gorenean, eta eskiatzaile tolosarrak ez du huts egin. Rojo oso irmo aritu izan da eta bere emaitzarik onena azken egunean lortu du, Val di Fiemmen (Italia) jokatu den 10 kilometroko estilo libreko mass start lasterketan.

‘Tor de ski’ urtarrilaren 1ean hasi zen Val Müstairren (Suitza), estilo libreko esprint probarekin. Lehen hartu-emana ez zen hain ona izan, baina une horretatik aurrera gauzak primeran joan ziren. Urtarrilaren 2an 37. izan zen 15 kilometroko mass start classic proban, ranking nagusian 39. postuan amaitu zuelarik. Estilo libreko 15 kilometroko jazarpenean 37. izan zen, baina Toblachera (Italia) aldatu zenean Top 30ean sartzea ere lortu zuen. Imanolek 29. amaitu zuen hasiera tarteetan duen 15 kilometroko estilo libreko lasterketa eta sailkapen nagusiko 35. tokira igo zen. Ondoren Toblachen iritsi zen estilo klasikoko 15 kilometroko jazarpen lasterketako 30. tokia.  Val di Fiemmerako aldaketak ere ez dio kalterik egin Rojori, azken lasterketetan sendo eta iraunkor jokatzen jarraitu baitu. Basque Teameko eskiatzailea 32. izan zen estilo klasikoko 15 kilometroko mass starten, 46. esprint klasikoan eta 18. estilo libreko 10 kilometroko mass start delakoan.

“Gaur nire emaitzarik onena egin ahal izan dut Munduko Kopan, 18. postua lortuz eta 14. postuarekin esprintera iritsiz, eta oso pozik nago Tourra horrela amaitzeagatik, iaz baino hobeto, 30 onenen artean sartzeko 12 segundora. Eskerrak eman nahi dizkiot talde osoari egun hauetako eskiengatik. Oso Tour gogorra izan da, zortzi etapa izan dira, iaz baino bat gehiago, eta orain etxean atseden hartu eta hurrengo helburua prestatuko dut, otsaila amaieran eta martxoa hasieran jokatuko den Munduko Txapelketa” adierazi du Imanol Rojok lasterketa amaitzean.

Imanol Rojok Europako Kopako bere lehen garaipena lortu zuen joan den abenduan, eta denboraldiko helburu nagusia Oberstdorfen (Alemania) egingo den Munduko Txapelketa izango da, Beijingeko 2022ko Jokoetarako sailkapena begi bistatik galdu gabe. Sotxi 2014 eta Pyeongchang 2018ko Jokoetan ere lehiatu zen tolosarra.

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago