Imanol Rojo eskiatzaileak bere emaitzarik onena lortu du Munduko Txapelketa batean
27-otsaila-2021

Imanol Rojo eskiatzaileak bere emaitzarik onena lortu du Munduko Txapelketa batean

Imanol Rojo

Basque Team bekadunak 19. postuan bukatu du eskiatloi 15/15km C/F proba

Imanol Rojo historia egiten ari da gure herrialdeko iraupen eskian. Badirudi eskiatzaile tolosarrak ez duela mugarik denboraldi honetan, marka eta itxaropen guztiak gainditzen ari baita. Gaur lehen 20 eskiatzaileen artean sartu da Munduko Txapelketa batean, orain arte egin ez duena. Hain zuzen ere, 19. postuan amaitu du Oberstdorfen (Alemania) jokatu den Munduko Txapelketako 15 kilometro estilo klasikoko eta 15 kilometro estilo libreko eskiathoiaren proba.

5, 9.7, 15, 20 eta 26.3 kilometroetako partzialek erakusten duten bezala, Imanolek hobera egin du lasterketan zehar. Proba amaitzean berak baieztatu dio Basque Team Fundazioari emaitzarekin oso pozik dagoela. Estilo klasikoko tartean oso ondo sentitu da eta eskiek hegan egin dute. Probaren bigarren zatian top 10era iristetik gertu egon da gainera. Azkenean, ordu bat, 14 minutu eta 23 segundoko lan gogorraren ostean, Alexander Bolshunov garailearengandik 2: 49.6ra helmugaratu da gipuzkoarra.

Imanol Rojok, Basque Team Fundazioaren bekadunak, gaurkoa gogor entrenatzen emandako bizitza osoaren emaitza dela esan du, batez ere azken bi urteetako lan eskergaren ondorioa. 30 urterekin Imanol Rojo bere ibilbide osoko unerik gozoena bizitzen ari da: Europako Kopako bere lehen garaipena lortu zuen joan den abenduan, joan den Tour de ski proban bikain aritu zen eta orain Munduko Txapelketa bateko top 20an sartu da. Oberstdorfeko hitzordua denboraldiko helburu nagusietako bat zen, Beijing 2022ko Jokoetarako sailkapena begi bistatik galdu gabe noski. Txinakoak bere hirugarren Jokoak izango dira, Sotxi 2014 eta Pyeongchang 2018koen ondoren.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago