Belar-hockeyak itxiko du Basque Teamek ekoiztutako 'BAT To Tokio' dokumental saioa
10-ekaina-2021

Belar-hockeyak itxiko du Basque Teamek ekoiztutako 'BAT To Tokio' dokumental saioa

Diego Arana

Hamargarren eta azken kapitulua igande honetan eskainiko da 
ETB 1eko ‘Helmuga’ programan

Aste honetan, akhonmedia ekoiztetxeak egindako Basque Team Fundazioaren saioak, belar-hockeya izango du ardatz, konkretuki Diego Arana jokalaria. ‘Etengabeko ahalegina’ izenburua duen atala ekainaren 13an izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ programan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtube kanalean.

Jolasetan trebatu ondoren, Diego Aranak hockeyaren aldeko apustu sendoa egin zuen duela urte batzuk. Erabakiak bere etxea uztera eta nazioartean lehiatzera eraman zuen, eta horrek pertsonalki eta profesionalki hazten lagundu zion. Antzeko zerbait gertatu zitzaien Rocio Ybarra eta Maria Lopez de Eguilaz euskal belar hockeyaren erreferenteei ere. Biek ala biek Diegoren eguneroko lana eta ahalegina nabarmentzen dute. Maila altuko pertsona dela, munduko ligarik onenetan borrokan aritu dela eta belaunaldi berrientzako eredu dela diote. Australian, Belgikan eta Holandan ibili ondoren, Diego Aranak bigarren gazte bat bizi du kirolean.

Batetik, 2019ko Europako Txapelketan lortutako zilarrezko dominak eta estatuko taldearen sailkapen olinpikoak borrokan jarraitzeko motibazioa ematen diote. Bestalde, harrobiarekin lan egiteak ere asko laguntzen dio eta maite duen diziplina baten sustraiei lotuta mantentzen du.

Tokion lehiatuko den taldearen plaza bat berarentzat izatea amesten du. Japoniakoa bere lehen hitzordu olinpikoa izango litzateke. Dena dela, gertatzen dena gertatzen dela, Diegok dio ez dela inoiz damutuko belar-hockeyan hainbeste aritu izanaz, azken finean, horrexek egiten baitu zoriontsu.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago