Diego
Arana

BIO

Madriletik eta Santanderretik pasa ondoren, eta belar-hockey belgikarrean (2014-2015 eta 2015-2016), tarte bat australiarrean (2015) eta azken denboraldian holandarrean aritu eta gero, Jolasetan ari da gaur egun Diego. 2016an egin zuen debuta estatuko selekzioarekin, maila absolutuan.

Bere amaren ahizpa batek eta bere aitak hockeyean jokatu zuten eta horregatik gurasoek lau neba-arrebak kirol hau praktikatzera animatu zituzten. Beraz, Diego velar-hockeyan hasi zen tradizio familiarrari esker. 5-6 urterekin kirol honetan zebilen jada.

Hockeya dena da berarentzat gaur egun. Jolasetako lehen taldearekin hasi zenetik, orain dela 13 urte, gauza asko sakrifikatu behar izan ditu, baina aitortzen du sakrifizio horrek munduan zehar jende asko ezagutzeko eta bizipen ikaragarriak izateko aukera eman diola.

2019an, Espainiako selekzioarekin zilarrezko domina lortu zuen Europako Txapelketan, eta horrek Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela eman zien.

Animazioan eta Kirol Jarduera Fisikoan Goi Teknikaria da eta Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziatua, eta bi master ditu: Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra eta Prestatzaile Fisiko eta Kirol Coachingean beste master bat. Gaur egun hockeyan sartuta dago buru-belarri baina denbora librean padelean jokatzea gustatzen zaio, bizikletan ibiltzea, surfeatzea, kayakarekin irtetea eta orokorrean kirol guztiez gozatzea.

Honekin lotutako berriak

10-ekaina-2021

Belar-hockeyak itxiko du Basque Teamek ekoiztutako ‘BAT To Tokio’ dokumental saioa

Informazio gehiago
10-iraila-2019

“Munduko eta Europako txapelketak ondo daude baina Jokoetarako sailkapena nahi dugu”

Informazio gehiago