26-uztaila-2021

"Finalean egoteagatik nahi dugu, eta hor egoteagatik borrokatuko dugu"

Private: Virginia Díaz

Virginia Diaz arraunlariak, Aina Cid bere taldekidearekin batera, hirugarren egin zuen lemazainik gabeko biko sailkapen txandan, eta bihar azken pausoa eman nahiko du, finalerdiak gaindituta. Gogoan izan behar da Virginia Diaz eta Aina Cid podium kontinentalera igo direla azken hiru edizioetan, eta bosgarren izan zirela Tokiorako txartela eman zien Linz-Ottensheimeko Munduko Txapelketan. Hauxe da Virginiak biharko hitzorduari begira Japoniako hiriburura joan den Basque Teameko komunikazio taldeari kontatu diona:

“Finalerako lehian arituko garen hamar edo 12 ontziekin egoteko, maila oso altua dago eta denok segundo gutxiren bueltan gaude; sailkapen serieko kontzeptua aldatu behar dugu. Finalean egoteko ilusio horrekin gentozen. Bagenekien aurten gero eta ontzi gehiagok nahi dutela final horretan egon, eta gu horietako bat gara, eta hor egoteagatik borrokatuko gara”.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago