Teresa Errandonea hesi lasterkariak ez du 100 metrokoan sailkapena gainditu Tokioko Jokoetan
31-uztaila-2021

Teresa Errandonea hesi lasterkariak ez du 100 metrokoan sailkapena gainditu Tokioko Jokoetan

Teresa Errandonea

Europako debuta barne, denboraldi ona sinatu du Teresa Errandoneak, bilakaera itzela euki baitu azken hilabeteetan, baina gaur ezin izan da 100 metroko hesi lasterketan Tokioko Olinpiar Jokoetako finalerdietan sartu.

Hala ere, saria munduko sailkapeneko 19. postuarekin iritsi zen, horri esker txartel olinpikoa eskuratu zuenean.Irungo atleta ilusionatuta agertu da Jokoetan bere debuta egin duelako, baina lasterketa hobea egiteko ametsa zuen. “Triste nago finalerdietan egon behar nuelako, baina ez dut lehertzea lortu”, adierazi dio Basque Team Fundazioko komunikazio taldeari proba bukatu eta gero.

Gaur lortutako 13.15eko marka ez da nahikoa izan finalerdietara sartzeko, baina bai, ordea, Teresak lor dezakeen 13.04koa: “Min ematen du ikusteak 13.04koa sailkapenerako baliagarria izan dela, uste dut honetarako balio dudala, baina orain min ematen dit”, adierazi du gipuzkoarrak.

Lasterketa hasiera ona izan da, baina hirugarren oztopotik aurrera, Teresak aitortu du maila emateari utzi diola eta aurrera egitea kosta egin zaiola; azken finean, ez duela ondo korritu.

Lasterketak zapore mingotsa utzi dio gipuzkoarrari, baina, aldi berean, denboraldi osoan erakutsitako erregulartasunagatik eta bere debuta olinpikoagatik pozik dagoela adierazi du: “Oso pozik nago hemen korritu izanagatik. Pena da ezin dugula estadioa beteta eduki”.

Orain, Ramon Cid entrenatzailearekin batera, proba aztertzeko eta akatsak zuzentzeko garaia da, Teresak oso argi baitu 2024an Parisen lehiatu nahi duela. “Hiru urte besterik ez dira geratzen”, esan du irribarretsu.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago