Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberriaren selekzioak laugarren postuan amaitu du Munduko Txapelketa
19-abendua-2021

Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberriaren selekzioak laugarren postuan amaitu du Munduko Txapelketa

Espainiak 35-28 galdu du Danimarkaren aurka brontzearen borrokan

Konbinatuak, Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberria Basque Teameko bekadunekin eta Imanol Alvarez bigarren entrenatzailearekin, ez du lortu hainbeste desiratutako saria, nahiz eta Munduko txapelketa osoan ibilbide nabarmena izan.

Espainiak porrotik gabe amaitu zuen multzoen fasea eta final-laurdenetan Alemania hartu zuen mendean. Gauzak oso ondo zihoazen Tokioko Jokoetatik zetorren talde batentzat, Japonian aurreikuspenak ez zituztela bete aintzat hartuta, baina finalerdietan okertu egin ziren Norvegia indartsuaren aurka (27-21), eta Danimarkaren kontra ere ez dute hobera egin.

Gaurkoa Munduko Txapelketa bateko hirugarren domina izango zatekeen, 2011ko brontzea eta 2019an Japonian lortutako zilarraren ondoren. Hala ere, Danimarkak antzeko zailtasunak ekarri ditu, Norvegiaren aurka jada aurkitu zituztenak. Danimarkak fisikoki indartsua den eskubaloia duela erakutsi du, pisu eta tamaina handiko jokalariekin. 2013ko Munduko Txapelketan brontzea lortu zuenetik ez zuen metal bat lortu, baina gaur bere asmamena eta Sandra Toft atezainaren lana erabakigarriak izan dira.

Atsedenaldira iristean hiru goleko aldea zegoen (16-13). Bigarren zatian markagailuari buelta ematea posiblea zen; hala ere, Eskandinaviako taldeak behartu gabeko baloi galerak aprobetxatzen jarraitu du markagailuan alde egiteko. Bigarren zatiko lehen bederatzi minutuetan lortutako 6-2ko partzialak Hernandez eta Etxeberriaren taldeak zituen podiumerako aukerekin amaitu du, eta, amore eman ez arren, ezin izan du Danimarkako taldearen behin betiko ihesaldia saihestu: 35-28.

Estatuko emakumezkoen eskubaloiak urte batzuk daramatza maila ikusgarrian. Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberriaren konbinatua Munduko indartsuenetakoa da. Hori argi geratzen da azken urteetan erdietsitako final eta finalaurrekoen kopurua ikusita.

Honekin lotutako berriak

14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago