¡Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin!
07-martxo-2022

¡Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin!

Pandemiaren ondoren, jarduera fisikoa bultzatzen ari gara berriro!

45 gaztek hainbat diziplina probatzeko aukera izan dute gure kirolarien eskutik

Basque Team Fundazioak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia ostiralean egin genuen Basque Team Zentroko  instalazioetan (Fadura, Getxo). Durangoko San Antonio Ikastetxetik etorritako 15-16 urteko 45 gaztek parte hartu zuten, eta Basque Teameko kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan zituzten. Horrez gain, goi mailako kirolari buruz eta Fundazioari buruz hainbat gauza ikasi zituzten.Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak, Iker Sastre mahai-tenis jokalariak, Barbara Pla errugbi jokalariak eta Ruben Vitoria eta Bitor Garitaonandia surflariek, Jatyr Berasaluce teknikariarekin batera, kirolen nondik norakoak azaldu zizkieten eta praktikan nola jarri behar diren erakutsi zieten.

Jarduera ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatu zen. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da, kasu honetan bezala.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago