Ager Solabarrietak tiro egokituko Europako Txapelketa irabazi du, Munduko errekorra eginda gainera
17-martxo-2022

Ager Solabarrietak tiro egokituko Europako Txapelketa irabazi du, Munduko errekorra eginda gainera

Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak martxan jarritako  bikaintasun-proiektuko kidea etzandako modalitatean nagusitu da, ikusmen urritasuna duten pertsonentzako aire karabinan, hamar metrokoan

Joan den asteartean, Agerrek zapore gazi-gozoa hartu zuen Hamarren (Norvegia) jokatzen ari den tiro egokituko Europako Txapelketan. Zutikako modalitateko sailkapenean Munduko errekorra hautsi zuen arren (561.3 puntu), eztia ezpainetan zuela geratu zen laugarren postuan amaitu ondoren. Dena den, Bizkaiko tiratzaileak arantzatxo hori atera du gaur, oso kontzentratuta eta nerbioak kontrolatuta lehiatzera irtenda.

Bere gidari eta emaztea den Maite Badiolaren laguntzarekin, maila bikaina erakutsi du eta onena izan da sailkatze txandan. Gainera Munduko beste plusmarka bat lortu du, 616.6 punturekin. Finalean hasieratik izan da jaun eta jabe. Zehaztasun paregabez, lehiakideekiko distantzia handitzen joan da pixkanaka.

Barbara Moskal poloniarrak presioa egin duen arren (237.9), Ager Solabarrietak irabazi du urrea, 242 puntu pilatuta. Erretinosi pigmentarioak jota, Ager 2015etik ari da nazioartean lehiatzen, eta gaur egun bere ibilbideko lorpen garrantzitsuenetako bat erdietsi du. 2019an zilarra irabazi zuen Osijekeko (Kroazia) Munduko Kopan.

Agerrek taldeka ere irabazi du, Sonia Rivero eta Miguel Rodriguezekin batera, eta Munduko errekorra ere hautsi dute, 1.814,3 puntu eginda.

Kategoria hau oraindik ez da programa paralinpikoaren parte, baina 2028ko Los Angeleseko Jokoetan kirol ofiziala izan daiteke; Paris 2024an, berriz, erakustaldi-proba izango dela dirudi.

Honekin lotutako berriak

14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago