Agurtzane Egiluzek gurpildun aulkiko saskibaloia egitera gonbidatzen gaitu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten 'Aktiba zaitez' kanpainan
02-maiatza-2022

Agurtzane Egiluzek gurpildun aulkiko saskibaloia egitera gonbidatzen gaitu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten 'Aktiba zaitez' kanpainan

Agurtzane Egiluz

Goi mailako euskal kirola bultzatzen duen Basque Team Fundazioak  eta Ausolan kolektiboentzako sukaldaritza enpresak ‘Aktiba Zaitez’ kanpainaren 2. edizioa martxan jarri dute, bizimodu osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzeko, haurtzarotik hasita. Ekimenak, oraingo honetan, kirol egokituak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraztea, desgaitasuna duten eta goi mailako kirola egiten duten pertsonak ikusaraztea eta umeak sentsibilizatzea du helburu.

‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako jantokietan. Eguerdiko bazkalorduko denbora librea aprobetxatuz, proiektuak azpimarratu nahi du kirola praktikatzea funtsezkoa dela osasunari eusteko, eta, gazteenen bitartez, gizartea sentsibilizatu nahi du kirol egokituaren inguruan eta desgaitasuna duten pertsonek aurre egin beharreko erronken inguruan.

Hiru euskal kirolari paralinpikoen bitartez, Agurtzane Egiluz (gurpildun aulkiko saskibaloia, Gasteiz), Iker Sastre (mahai tenisa, Bilbo) eta Ager Solabarrieta (tiro egokitua, Ondarroa), datozen hilabeteetan hainbat ekintza eta erronka garatuko dituzte, bazkalaurretik edo bazkalondoren, Ausolanek kudeatutako eskola-jantokietan. Jarduera multzo horren helburua da ikasleek praktikatuko dituzten kirol egokituko modalitate batzuk erakustea, aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarri eta ikasteko.

Jarduera eta ariketa horiei esker, ikasleei igorri nahi zaie oso garrantzitsua dela elikadura osasungarria izatea, desgaitasuna duten pertsonak kirolean eta, oro har, bizitzan integratzea eta Basque Teameko kirolarien bidez, hain ezagunak ez diren beste kirol batzuk ezagutu eta praktikatzea, jantokian egon beharreko denbora aprobetxatuz jarduera fisikoa egiteko.

‘Aktiba zaitez’ kanpainak konpromisoa dauka Garapen Jasangarrirako Helburuekin

Ekimena, gainera, Garapen Iraunkorrerako hiru helbururi lotuta dago. ‘Aktiba Zaitez’ kanpainarekin bat egin duten kirolariek haurrei helarazi nahi dizkieten mezuetako batzuk azpimarratu dituzte.

Agurtzane Egiluzek azpimarratu du “kirolean ez dagoela desberdintasunetarako arrazoirik, dibertsitate funtzionala duten pertsonen kirolean, esaterako, gurpildun aulkiko saskibaloian, ez da bereizketarik egiten taldea osatzen duten lagunen artean, eta bi sexuetako kideek osatzen dute” (5GJH, “Genero Berdintasuna”).

Honekin lotutako berriak

12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago