Begoña Lazkanok urrezko domina irabazi du  Raciceko Munduko Kopako K1-5.000 metrokoan
22-maiatza-2022

Begoña Lazkanok urrezko domina irabazi du Raciceko Munduko Kopako K1-5.000 metrokoan

Begoña Lazcano

Denboraldia esprint piraguistentzat hasi da Raciceko (Txekiar Errepublika) Munduko Koparekin. Kopa horretan Basque Teameko bi palista izan ditugu lehian: Begoña Lazcano eta Iñigo Peña.

Biek aldaketak izan dituzte aurreko ziklo olinpikoarekin alderatuta, eta pixkanaka berrikuntzetara egokitzen ari dira Estatuko selekzioaren barruan lehiakortasuna oso handia den modalitate honetan.

Begoña lK1-500 metrokoan lehiatu zen ehenengo. Finalerdietarako sailkatu zen arazorik gabe, baina estropada horretan laugarren postua lortu zuen, eta ondorioz B finalera igaro zen. Final horretan, finalaurrekoan gertatu bezala, Pasaiakoak hasiera ona izan zuen, baina 250 metrotik aurrera erritmoa galtzen hasi zen. Laugarren amaitu zuen B mailako finalean.

Gaur arantzatxoa atera du K1-5.000 proban, eta distira eginez bertan. Programa olinpikoan sartzen ez den proba da, non finala zuzenean jokatzen den, aurreko sailkapenik jokatu gabe. Begoñak 23:05.16ko kronoa egin du, Susana Cicali italiarraren (23:06.15) eta Miriam Vega espainiarraren (23:18.96) aurretik garaipena erdiesteko.

Bestalde, Iñigo Peñak bere burua berrasmatu behar izan du, Paco Cubelosekin batera jokatzen ari zen K2-1.000 metroko proba programa olinpikotik kanpo geratu baita. Antzeko zerbait gertatu zitzaion Rio de Janeiroko Jokoen ondoren, Zumaiakoa K4an paleatzen ari zenean. Orain Basque Teameko piraguistak Lazaro Lopez du lagun K2-500 metroko proban eta oraindik egokitze-aldian daude. Begoñak bezala, finalerdietarako sailkatu ziren, baina estropada horretako laugarren postuak final nagusirako txartelik gabe utzi zituen, A finalerako txartelik gabe, hain zuzen. B finalean laugarren amaitu dute, kanadar, serbiar eta eslovakiarren atzetik.

Honekin lotutako berriak

08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago
17-apirila-2026

Taldeak gidatzeko artea: aldageletatik ikasten

Informazio gehiago
15-apirila-2026

Lehendakariak kirolari olinpikoak zoriondu ditu Milano-Cortinako Jokoetan parte-hartzeagatik

Informazio gehiago
26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago