Zilarra Iñigo Llopisentzat bizkar erako 100 metrokoan igeriketako Munduko Txapelketan
13-ekaina-2022

Zilarra Iñigo Llopisentzat bizkar erako 100 metrokoan igeriketako Munduko Txapelketan

Iñigo Llopis

Iñigo Llopis Basque Teameko beka duen igerilariaren orain arteko ibilbideak iragarri du jada. Bizkar estiloko 100 metroek osatzen dute bere proba fetitxea, donostiarraren gustukoena, eta gaur berriro erakutsi du Funchal hiriburuan, Madeiran, Penteadako Igeriketa Gune Olinpikoan.

Gaur goizean bere sailkapen-serieko lehena izan da, goizeko saioetako bigarren denborarik onena eginez bizkar erako 100 metrokoan, S8 kategorian: 1:09.05. Robert Griswold estatubatuarra izan da azkarrena, 1:07.81eko marka lortuta. Finalerako txartela poltsikoan zuela, dominak ez dio ihes egin Llopisi arratsaldean jokatutako finalean.

Iñigo Llopisek irteera ona egin du eta hasieratik Griswolden atzetik jarri da. Bigarren zuzenari estatubatuarrarekiko +2.18eko desabantailarekin egin dio aurre Llopisek baina +0.46ko abantailarekin Pipo Carlomagno argentinarrarekiko. Ohi bezala, Iñigok hobera egin du probaren bigarren zatian. Griswoldek irabazi du urrea 1:03.82ko marka eginda, Llopisek zilarra 1:07.92ko denborarekin eta Karlomagnok brontzea 1:10.91ko denborarekin.

Donostiarrak zilarrezko domina lortu zuen bizkar estiloko 100 metroetan Tokioko Joko Paralinpikoetan, brontzea Londresko Munduko Txapelketan 2019an, zilarra Dublinen egindako 2018ko Europako Txapelketan eta urrea Funchalen jokatutako azken Europako txapelketan, 2021ean, Paralinpiar Jokoen aurretik.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago