Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
25-azaroa-2026

Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Basque Team Fundazioak bat egin nahi du 2026ko azaroaren 25eko babes sozial eta instituzionalarekin, emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztearen garrantzia agerian uzteko; konkretuki Emakundek hiru aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean abiarazitako kanpainarekin. 

Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa “Indarkeria matxistaren aurrean, zure lekuak axola du” da, eta kanpainaren helburua herritarrek indarkeria matxistaren edozein adierazpenen aurrean, betetzen duten lekuari buruz hausnartzea da. Kanpainak beste urrats bat eman nahi du indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan komunitatea sortzeko helburuan, eta jarrera aktibo bat sustatzen du indarkeriarik gabeko gizartea egiten laguntzeko. Erakutsi nahi du indarkeria matxistaren aurrean ez dagoela leku neutralik, eta pertsona bakoitzak aukeratzen duen lekuak dena alda dezakeela.

2024an Euskal Autonomia Erkidegoko 4.500 emakumeri egindako “Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko inkesta”ko datuen arabera, Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen %48,2k noizbait pairatu du indarkeria-motaren bat bikotearen barruan edo kanpoan. Bi emakumetik batek. Salaketak kasuen %15era iristen ez diren arren, emakumeen %80k dio indarkeria horren berri ematen diela lagunei, senideei, ingurune hurbilari. Horregatik da hain garrantzitsua gizarte aktibo eta kontzientziatu bat izatea.

Kirolaren esparrua indarkeria eta desberdintasunetatik kanpo ez da geratzen, eta, alde horretatik, Basque Teamek leloa eta kanpainan zabaldutako ideia babesten ditu eta ekintza zehatzekin emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan etengabe aurrera egiteko pausoak ematen ditu bere eragin-eremuan. Fundazioak egunerokoan lanean jarraitzen du gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bilatzeko. Emakunderen kolaboratzaile izateaz eta Berdintasun Plan propioa garatu eta eguneratzeaz gain (2026-2028), emakumea eta kirolarekin lotutako ‘GELDIEZINAK’ proiektuaren bigarren denboraldi edo edizioa martxan jarri du Basque Team Fundazioak aurten. 

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago