Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan
23-uztaila-2026

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan

Miren Lazkano

Alex Segurak eta Oier Diazek agur esan diote lehiari

Gaur kanoen txanda iritsi da Oklahomako Munduko Txapelketan. Lau palista izan ditugu lehian: Oier Diaz eta Alex Segura gizonezkoen taldean eta Miren Lazkano eta Klara Olazabal emakumezkoenean.

Nazioarteko lehiaketetan eskarmentu handiagoa duten emakumeek lehen proba gainditu eta finalerdietan sartu dira. Miren Lazkanok 15. postua lortu du, jaitsiera garbia eginez, penalizaziorik gabe, eta kronoa 97.45ean geldituta. Klara Olazabal ere hurrengo faserako sailkatu da, 22. postuan amaituz, 99.59ko denborarekin, eta bere kasuan ere penalizaziorik gabe.

Gizonen kasuan, ordea, ez dute zorterik izan. Alex Segura bikaintasun proeiktuko kideak debuta egin du Munduko Txapelketa absolutu batean, 53. postuan amaituz 7. eta 20. ateetan ukituak eginez eta 97.12ko denbora markatuta. Oier Diazek, bere aldetik, subluxazio bat jasan du sorbaldetako batean, horrek jaitsiera nahi bezala amaitzea eragotzi dio, eta lehiaketatik kanpo utzi du nahiko bikain egiten ari zen denboraldian, jokatutako Munduko Kopako final gehienetan sartu baita.

Oierren lesioa dela eta, gizonak ezin izan dira lehiatu arratsaldean patruilen txapelketan. Irungo palistak proba egin du, baina bere sorbaldak ezin izan du jasan. Alex Segurarekin eta Miquel Traverekin lehiatu behar zuen. Emakumeen kasuan, Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek, Nuria Vilarrublarekin batera 5. postuan bukatu dute taldekako jaitsiera. Eslovakiak, Txekiak eta Frantziak eraman dituzte urrea, zilarra eta brontzea.

Agenda uztailaren 23rako
10:05-11:05 (17:05-18:05 Euskadin) Emakumeak K1 finalerdia (30 ontzi)
11:15-12:15 (18:15-19:15 Euskadin) Gizonak K1 finalerdia (30 ontzi)
14:05-14:41 (21:05-21:41 Euskadin) Emakumeak K1 finala (12 ontzi) 
14:46-15:22 (21:46-22:22 Euskadin) Gizonak K1 finala (12 ontzi) 
15:35-15:41 (22:35-22:41 Euskadin) Emakumeak K1 domina banaketa 
15:45-15:51 (22:45-22:51 Euskadin) Gizonak k1 domina banaketa

Honekin lotutako berriak

26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Basque Teameko Maialen Chourraut eta Pau Echaniz piraguistak Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalera pasa dira

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago