Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Maialen Chourraut

Oklahoma Cityn jokatu den Ur Bizien Munduko Txapelketako arratsaldeko saioan patruilen probak edo taldekako probak jokatu dira kayak modalitatean.

Maialen Chourrauten, Leire Goñiren eta Laia Sorribes kataluniarraren parte-hartzearekin hasi dira emakumeak.  Zazpigarren amaitu dute 104.68ko denborarekin, bi ukitu eginda 9. eta 13. ateetan. Denboraldi osoan zehar podium postuetan egon diren arren, beteranotasuna eta gaztetasuna uztartzen dituen taldeak gaur ez du saririk jaso. Urrea, zilarra eta brontzea Australiak, Frantziak eta Eslovakiak irabazi dituzte.

Gizonezkoen lehiaketan ere Pau Echaniz, David Llorente eta Miquel Travé palistek osatutako taldea metaletatik gertuago egotea espero zen, baina egindako akatsek gehiegi oztopatu dute ibilbidea. Ukituak egin dituzte 2., 9. eta 17. ateetan, eta 13. postuan amaitu dute. Esloveniak, Suitzak eta Austriak osatu dute podiuma.

Honekin lotutako berriak

14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago