Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Fundazioak 1.027.300 euro banatuko ditu 2026an, kirolariei, entrenatzaileei eta epaileei emandako diru-laguntzetan
 
Bestalde, bikaintasun-proiektuak sustatzeko kirol-erankundeei zuzendutako laguntzak 525.000 eurokoak izango dira 

Basque Team Fundazioaren Patronatua bildu ondoren, erabaki da erakundeak bikaintasunezko lehiaketarako ematen dituen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa, aurten 1.027.300 eurokoa izango dela, goi mailako 81 kirolariren (38 emakume eta 43 gizon), 20 entrenatzaileren (16 gizon eta 4 emakume) eta 3 epaileren (emakume 1 eta 2 gizon) artean banatzeko. Aurten, guztira, 126 beka-eskaera jaso dira, horietatik 104 onartu eta 22 ukatu dira. 
 
Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denboraldian lortutako emaitzak baloratzeko irizpide zorrotzak bete behar dira, bai markei dagokienez, bai parte-hartzeari dagokionez, maila absolutuan, nazioarteko txapelketa eta lehiaketetan: Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoak.

Bekadunek, laguntza ekonomikoez gain, laguntza biomedikoak, laguntza teknikoak, fisioterapia eta berregokitze zerbitzuak, kirol psikologiako zerbitzua, irudi eta komunikazioko zerbitzua eta arlo akademikoko eta lan-munduan sartzeko aholkularitza jasoko dituzte. Azken zerbitzu horretan bereziki ari da lanean Fundazioa, ‘Laneratzea’ deituriko proiektuaren bitartez.

Nabarmentzekoa da Basque Teamek gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diren balioak izan ditzaten egiten duen apustua. Bekadunei ez zaie onartuko emakumeen aurkako adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, ez eta, oro har, pertsona edo kolektibo jakinekiko intolerantziarik ez dakarrenik ere, betiere Fundazioak abian jarritako ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan. Proiektu horrek kirolaren balioak zabaldu eta aplikatu nahi ditu, bai enpresetan, bai hezkuntzan.

Basque Teami lotutako kirolarien artean jarraitzen dute, besteak beste, Maialen Chourrautek  (brontzea Londresen 2012an, urrea 2016an Rio de Janeiron eta zilarra Tokion 2021ean eslalom piraguismoan), Lucas Eguibarrek (2015eko Munduko Kopako eta 2021eko Munduko txapelketako irabazlea eta bi diploma olinpikoren jabea), Iñigo Llopisek (Europako eta Munduko txapelduna eta igeriketan domina paralinpikoen jabea Tokio 2021ean eta Paris 2024an) eta Asier Garciak (diploma Londresen, Tokion eta Parisen eta zilarra Rioko Paralinpiar Jokoetan gurpil-aulkiko saskibaloian). 

Fundaziora batuko dira bekadun berri bezala  Adrián García (gurpildun aulkiko saskibaloia), Olaia Martínez (mahai-tenis egokitua), Eñaut Urkaregi (pistako txirrindularitza), Malen Monasterio (halterofilia), Jone Alba (belar-hockeya), Leire Goñi y Oier Díaz (eslalom piraguismoa), Annette González-Etxabarri (surfa) eta Malen Osa (mendiko eskia). 
 
Teknikariei dagokienez, Iratxe Astigarraga (boccia), Xabier Irazu (pistako txirrindularitza) eta Yago Hermida(atletismo)  batu dira Fundaziora, eta epaileei dagokienez,  Uxue Zabala (arrauna).

Hauek dira 2026an Basque Teamen beka jasoko duten kirolariak

  1. Adrián García Ingelmo (gurpildun aulkiko saskibaloia) (bekadun berria)
  2. Afrika Criado Oliva (skate)
  3. Aingeru Garay Fernández (eski alpinoa)
  4. Alain Kortabitarte Ramajo (skate)
  5. Álvaro Romero Villanueva (snowboard) 
  6. Amagoia Arrieta Arrieta (boccia) 
  7. Amaia Erbina Araña (errugbia) 
  8. Ander Cepas Zapico (mahai-tenis egokitua)
  9. Ander Mintegui Rivera (eski alpinoa)
  10. Andy Criere Martin (surf)
  11. Anne Erauskin Martínez (eskubaloia) 
  12. Anne Fernández de Corres (errugbia)
  13. Annette González-Etxabarri (surf) (bekadun berria) 
  14. Anton Legorburu Anso (errugbia) 
  15. Arrieta Rodríguez Elosegui (eski alpinoa)
  16. Asier García Pereiro (gurpildun aulkiko saskibaloia)
  17. Begoña Lazcano Guimerans  (sprint piraguismoa) 
  18. Beñat Garaiar Pikabea (pistako txirrindularitza)
  19. Clara Azurmendi Moreno (bádminton)
  20. David Mouriz Dopico (txirrindularitza egokitua)
  21. Egoitz Bijueska Fernández (skate) 
  22. Egoitz García Bañuelos (errugbia)
  23. Ekain Jimenez Elizondo (pistako txirrindularitza)
  24. Eñaut Urkaregi Sanz (pistako txirrindularitza) (bekadun berria)
  25. Estibaliz Álvarez Urquizu (softball) 
  26. Fernando Michelena Muguerza (tiro egokitua-aire konprimitua)
  27. Gadea Moja Alonso (skate) 
  28. Garoa Martínez Anasagasti (halterofilia)
  29. Higinio Rivero Fernández (sprint piraguismo egokitua)
  30. Iker Sastre Sanchez-Vallejo (mahai-tenis egokitua)
  31. Imanol Arriortua Zorrilla (txirrindularitza egokitua)
  32. Imanol Rojo García (iraupen-eskia)
  33. Iñigo Llopis Sanz (igeriketa egokitua)
  34. Iñigo Martinez de Albornoz Marques (mendiko eskia)
  35. Iñigo Peña Arriola (sprint piraguismoa) 
  36. Irati Mitxelena Balerdi (atletismo-luzera jauzia)
  37. Izaskun Echaniz Rodríguez (arrauna)
  38. Janire González-Etxabarri (surf) 
  39. John Cristopher Cabang Tolentino (atletismo-hesiak) 
  40. Jon Andoni Cintado Arteche (taekwondo)
  41. Jone Alba Antoñana (belar-hockey) (bekadun berria) 
  42. Jone Magdaleno Albizu (taekwondo)
  43. Jose Basterra Ochoa (belar-hockeya) 
  44. Jose Mari Mendiola Izquieta (judo)
  45. Juan del Campo Hernández (eski alpinoa)
  46. Kai Odriozola Frisch (surf)
  47. Keoni Lasa Iturain (surf) 
  48. Klara Olazabal Sánchez (eslalom piraguismoa) 
  49. Lander Gómez Laespada (errugbia) 
  50. Laura Ugarte Valeta (gurpildun aulkiko saskibaloia)  
  51. Leire Goñi de Virgala (eslalom piraguismoa) (bekadun berria)
  52. Lucas Eguibar Bretón (snowboard) 
  53. Maialen Chourraut Yurramendi (eslalom piraguismoa)
  54. Maitane Etxeberria Martínez (eskubaloia)
  55. Majida Maayouf Chaira (atletismo-maratoia)
  56. Malen Monasterio Urbitarte (halterofilia) (bekadun berria)
  57. Malen Osa Ansa (mendiko eskia) (bekadun berria) 
  58. María VIcente García (atletismo-heptatloia)
  59. Markel Fernández Soto (atletismo-errelebuak)
  60. Mikel Erdozain Oterino (igeriketa egokitua) 
  61. Mikel unanue Zabala (curling)
  62. Miren Lazkano Zuriarrain (eslalom piraguismoa)
  63. Nadia Erostarbe Geiser (surf) 
  64. Nahia Zudaire Borrezo  (igeriketa egokitua)
  65. Naia Laso Ponciano (skate)
  66. Naiara Rodriguez Resa (gurpildun aulkiko saskibaloia) 
  67. Oier Díaz Etxebeste (eslalom piraguismoa) (bekadun berria) 
  68. Oier Ibarretxe Conde (boxeo)
  69. Oihane Otaegi Garmendia (curling)
  70. Olaia Martínez González (mahai-tenis egokitua) (bekadun berria)
  71. Pau Echaniz Pal (eslalom piraguismoa)
  72. Peio González Ferrero (skate)
  73. Rafael Vilallonga Morales (belar-hockeya)
  74. Rubén Vitoria Agirrezabala (surf)
  75. Salma Solaun Campos (gimnasia erritmikoa)
  76. Sara Loidi Romero (softball) 
  77. Tessy Ebosele Ebosele (atletismo-luzera jauzia)
  78. Unai Baigorri Alonso (gimnasia artistikoa)
  79. Usoa Ostolaza Zabala (txirrindularitza)
  80. Yago Domínguez San Sebastián (surf) 
  81. Ziortza Isasi Cristobal (pistako txirrindularitza)

Hauek dira Basque Teamek 2026an bekatutako teknikariak
1.Ana Usabiaga Balerdi (pistako txirrindularitza) 
2.Ander Zabala Artetxe (arrauna)
3.Aritz Fernández Aizpuru (eslalom piraguismoa) 
4.Arturo Magdaleno Ruiz (taekwondo) 
5.Eneko Iparragirre Lekuona (pistako / errepideko txirrindularitza)  
6.Iker Ekaitz Libano Salas (sprint piraguismo egokitua) 
7.Imanol Álvarez Arruti (eskubaloia) 
8.Iratxe Astigarraga (boccia) (bekadun berria)
9.Isaac Pousada García (igeriketa egokitua)
10.Jon Mikel Pikabea Arburu (mahai-tenisa) 
11.Leire Otaegi Garmendia (curling) 
12.Martin de la Fuente Lopetegi (atletismo) 
13.Ramón Cid Pardo (atletismo)
14.Telmo Olazabal Sánchez (eslalom piraguismoa) 
15.Xabier Etxaniz Peña (eslalom piraguismoa)
16.Xabier Irazu Usandizaga (pistako txirrindularitza) (bekadun berria) 
17.Xabier Larrimbe Ibañez (gimnasia artistikoa) 
18.Xabier Ruiz de Aretxabaleta (pistako piraguismoa) 
19.Yago Hermida Beneitez (atletismo) (bekadun berria) 
20.Zuriñe Martínez Martínez  (gurpildun aulkiko saskibaloia)

Hauek dira Basque Teamek 2026an bekatutako epaileak

  1. Igor Otaegi Bichot (gurpildun aulkiko esgrima) (bekadun berria)
  2. Mikel Zalakain Fullaondo (surf)
  3. Uxue Zabala Martínez (arrauna) (bekadun berria) 

Bikaintasunezko proiektuak
Bekez gain, Basque Team Fundazioak 525.000 euro emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei, goi-mailako proiektuetarako, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izan dezaten eta goi-mailako kirol-emaitzak lor ditzaten.
 
Laguntzak euskal kirolarien partaidetza olinpikora bideratutako proiektuak gauzatzeko izango dira, oro har, abian den zikloan (Los Angeles 2028, Alpe frantziarrak 2030).

Guztira 20 proposamen jaso dira eta, oinarrietan ezarritako irizpideen arabera, bederatzik lortu dute proiektua gauzatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa: eslalom piraguismoak, esprint piraguismoak, surfak, atletismoak, eskubaloiak, belar-hockeyak, skateak, gimnasia erritmikoak eta igeriketak. Laguntzen banaketa azterketa teknikoan lortutako puntuen arabera egingo da. Proposamenak baloratzeko, hainbat alderdi hartu dira kontuan, hala nola aurkeztutako kirolari olinpiagarrien kopurua, helburuak, lan-plangintzak eta -dinamikak, jarduera zehatzak, ekipamenduak, giza baliabideak eta proiektu bakoitzaren ezaugarri teknikoak.
 
Kirol-proiektuak programa olinpikoan eta paralinpikoan sartzen diren probetara bideratuko dira, bai goi-mailako kirolariak diren euskal kirolarientzat, bai, beren kirol-ibilbideagatik edo emaitzengatik, eskaera egiten den unean maila altua lortzetik bereziki gertu dauden euskal kirolarientzat.

Honekin lotutako berriak

16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago