HEMEN DITUGU JOKOAK!
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Gaur hasiko dira Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoak, eta Basque Teameko bekadunak diren hiru kirolarik Euskadi ordezkatuko dute nazioarteko lehiaketa nagusian.

Haien presentzia edo parte-hartzea harro egoteko arrazoia da, eta urteetako ahalegina, iraunkortasuna eta konpromisoa islatzen ditu. Baina aldi berean une hau aprobetxatu nahi dugu ziklo olinpiko honetan buru-belarri aritu izan diren kirolari guztien lana aitortu eta eskertzeko ere, azken unera arte entrenatu, lehiatu eta borrokatu baitira txartel olinpikoa lortzeko, nahiz eta azkenean ezin izan duten eskuratu.

Ahalegin bakoitza, sakrifizio bakoitza eta bide horretan emandako pauso bakoitza funtsezkoa izan da taldearen eta euskal kirolaren hazkunderako. Egindako lanaren balioa azken emaitzatik askoz harago doa, eta talde-ahalegin hori da Joko hauek eta datozen erronkak eraikitzeko oinarria.

Zorte on guztioi, elurrean eta izotzean, eta handik kanpoko desafioetan ere.
Berriro gogoratu nahi dugu: “Etxekoek egiten gaituzte handi” ❄️💙

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago