EUSKARA zugan, nigan, gugan
03-abendua-2025

EUSKARA zugan, nigan, gugan

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskarak bide luzea egin du. Luzeena, agian, Europa zaharrean.

Eta hala ere, bere bidea ez da amaitu: bizirik dirau, hazi eta berritzen ari da.

Zein da sekretua?

Zein indar, zein ilusio izan da gure hizkuntza gaur arte ekarri duena?

Milaka  urte,  milaka  pertsona,  milaka  amets  eta ahalegin.

Norbanakoen indar isilak, belaunaldiz belaunaldi, gure hizkuntza zaharra gazte bihurtu du.

Debekuen aurrean, eutsi genuen.

Isilaraztearen aurrean, hitza berreskuratu genuen.

Euskara, gure zaharren hizkuntza izatetik, gazteen hizkuntza izatera pasa da.

Argi-izpi berri hauekin marraztuko dugu etorkizuna. Euskararentzat aukera berriak zabalik daude.

Hazi eta berritu dadin lanean ari gara.

Bizi garen mundu nahasi eta aldakor honek, ordea, zaildu egiten du komunitatearen indarra eta zentzua.

Hiztun-komunitatea ez da berez mantentzen. Zaindu, elikatu eta piztu egin behar da.

Horregatik, unea da.

Euskararen erabilerarako eta transmisiorako bide berriak jorratzeko unea.

Aisialditik lan munduraino, eta norbanakotik erakundeetaraino, euskaraz hitz egiteko gune erosoaksortzeko unea.

Belaunaldi berrien artean euskararen transmisioa indartzeko unea.

Euskararen ezagutza zabaltzeko unea.

Erabilera sustatuko duten ingurune biziak zaindu eta berriak irabazteko unea.

Euskararen biziberritze-prozesuari segurtasuna emateko indarrak biltzeko eta urrats berriak etaausartak egiteko unea.

Asko dugu egiteko, badugu zer hobetu. Eta prest gaude!

Euskaraz dakiten eta oraindik ez dakitenekin batera. Elkarrekin egiteko.

Eskerrik beroena urte luzez euskara bizi, euskaraz bizi eta biziarazi dutenei.

Zuen lan isilak ekarri gaitu honaino, eta etorkizunak oraindik ere zuen beharra du.

Pozetik,     atxikimendutik,      ilusioz     eta     emozio positiboetatik abiatuta, euskarari distiraemateko,

Eta euskara guztion hizkuntza bihurtzeko.

Euskara da! Guztiontzat da.

Euskara ezagutzen ez dutenentzat ere, ate berri bat da. Batzen gaituen hizkuntza bat.

Elkar ulertzeko gonbidapen bat.

Mundu berri bat irekitzen zaio euskarari. Eta euskararekin, edonori.

Ate berriak zabaldu eta lur zoru berriak landuko ditugu, denon artean.

Hazi emankorragoak ditugu lur berria ereiteko.

Atzeak erakuts diezagula aurrea nola dantzatu. Norberetik hasita egingo dugu bidea.

Guztion baitan baitago euskararen jauzia. Zugan, nigan, gugan .

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago