Matx podcasta 03: Keoni Lasa
28-uztaila-2025

Matx podcasta 03: Keoni Lasa

Keoni Lasa

‘Matx’ podcasta, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko jaio den saioa

Basque Team Fundazioak bere kirolarien inguruko istorioen zabalkunderako saio berria du. Matx-ekin, tokiko kirolaren sare sozialarekin, elkarlanean, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoz jaio da saioa. 

Basque Teamek eta tokiko kirolean erreferente den Matx sare sozialak erronka berria dute esku artean. Goi mailan ibili arren, ikusgarritasuna behar duten euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen bideopodcasta ekoizten ari da Matx. Horretarako, Basque Teamen laguntza izango du, Fundazioaren beka duten eta masiboak ez diren kiroletan nazioartean lehiatzen diren kirolariek parte hartuko baitute solasaldietan. Hala ere, ez dira ohiko kirol elkarrizketak izango; kirolaz hitz egingo bada ere, protagonisten beste alderdi ezazagunagoa azalaratzea izango du helburu saioak. 
 

Sei kapitulu
Lehen gonbidatua Mikel Linacisoro eskalatzailea izan zen, bigarren saioan Eukene Larrarte txirrindularia, eta hirugarrenean Keoni Lasa izango da protagonista. “Dagoeneko grabaketa batzuk egin ditugu eta oso gustura ari gara kirolariekin. Asko ireki zaizkigu eta euren alde intimoa, saltseroa eta gertukoa erakutsi nahi dugu”, dio saioko aurkezle Aratz Losadak. “Serio jarriko gara, gai sakonak ere landuko ditugu, eta, noski, gure izaera ganberroari eutsiz, momentu batzuetan, jolasean edo estutasunen batean ere jarriko ditugu gonbidatuak” gaineratu du. Matx podcastaren lehen denboraldiak sei kapitulu izango ditu. Abuztuan eta abenduan izan ezik, gainontzeko hilabete guztietan saio berri bat ikusteko aukera izango dute sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek. Entzuteaz gain, saioa ikusteko aukera ere egongo da. 

Kapitulu guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusi ahal izango dira inon baino lehen. Era berean, Basque Teamen plataforma digitalek, Matx-enek eta Tokikom taldeko hainbat komunikabidek ere eskainiko dituzte saioak euren webguneetan, telebistetan eta irratietan. 

Hainbat helburu 
Saioaren helburuei dagokionez, erantzun bateratua eman nahi izan dute saioa ekoizten ari diren Matx-eko eta Basque Teameko arduradunek: “Eragile txikiek egiten duten lana aitortu nahi dugu, eta kirol minoritarioei ikusgarritasuna ematea da gure nahia. Kirol masiboez haragoko erreferenteak sortzea, alegia. Azkenik, sareetan entretenimendua eskaintzen duten euskarazko kirol edukien beharra identifikatu genuenez, indarrak batzeko aukera paregabea zela ikusi genuen”. 

Gogoratu behar da, gainera, Basque Team Fundazioa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren sailaren barruan kokatuta dagoela eta arreta berezia duela euskararen erabileraren sustapenean. Goi mailako kirolariak horretan laguntzeko agente paregabeak dira, gizartearen eredu direlako. Euskaraldian ere parte hartu dute eta honakoa urtean landutako bigarren mugarri nagusia litzateke zentzu horretan.

Honekin lotutako berriak

15-azaroa-2026

Basque Teameko Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak brontzea lortu du Punta Rocaseko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
15-azaroa-2026

Hans Odriozola eta Janire Gonzalez-Etxabarri Basque Teameko surflariek aukerekin ekingo diote azken jardunaldiari, oraindik Munduko Txapelketako lehiaketa nagusiaren barruan

Informazio gehiago
14-azaroa-2026

Nadia Erostarbe, Janire Gonzalez-Etxabarri eta Hans Odriozola dira Punta Rocaseko Munduko Txapelketako lehia nagusian aurrera jarraitzen duten hiru euskal surflari bakarrak

Informazio gehiago
12-azaroa-2026

Ruben Vitoria eta Kai Odriozola Basque Teameko kirolariak Punta Rocaseko Munduko Txapelketako bosgarren kanporaketarako sailkatu dira errepeskan

Informazio gehiago
12-azaroa-2026

Euskal surflari guztiek aukerekin jarraitzen dute Punta Rocaseko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
10-azaroa-2026

Euskal surflari guztiek jarraitzen dute lehian Punta Rocaseko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago