Basque Teamek bere 'look'a berritu du
21-uztaila-2025

Basque Teamek bere 'look'a berritu du

Fundazioak bere irudi berria aurkeztu du uda honetarako publizitate kanpainaren hasierarekin batera

Udak aire berriak dakarzkio Basque Teami. Eusko Jaurlaritzarekin batera Fundazioaren patroia den EiTB taldeko telebista-kateetan eta irratietan, gaurtik aurrera ikusi eta entzun ahal izango den udako kanpaina aprobetxatuz, Basque Teamek bere irudiari buelta bat eman nahi dio, baina bere komunikazio eta marketin ildoari beti lagundu dion bikaintasuna eta dotoretasunari eutsiz.

Proiektuaren bilakaerak ez du etenik izan 2007an Euskal Irrati Telebista Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortu zenetik. Basque Team hazten joan da presentziari, programei eta kirolari kopuruari dagokienez.

Basque Teamen irudi-aldaketak bere nortasun bisuala sendotzeko eta nazioartean proiektatzeko etapa berri batera egokitzeko beharrari erantzuten dio. Irudi modernoago, kohesionatuago eta adierazgarriago batekin, fundazioak entzule berriekin konektatu nahi du, baina betiere goi-mailako euskal kirolaren balioak islatuz eta Euskadi markaren barruan eragile estrategiko gisa duen eginkizuna bultzatuz.

Heldutasun instituzionaleko etapa batean, Fundazioak eliteko euskal kirolaren erreferente gisa sendotu nahi du bere burua, eta tinko jarraitzen du nazioartean irudi profesional eta moderno batekin proiektatzeko borondatearekin.

Gainera, kirol-ekosistemaren, publiko orokorraren eta ikusle digitalen alderdi gazteenarekin konektatu nahi du. Irudi bisualago, dinamikoago eta digital-friendly batek ikusgaitasuna eta komunikazio-inpaktua hobe ditzake, batez ere sare sozialetan.

Uda garaia egokia da aipatutako freskotasunaren ekarpenean lehen urratsak emateko, baina proiektuaren funtsa eta aterkipean dauden kirolariek daramatzaten balioak galdu gabe.

Bai telebistako iragarkian, bai irratiko kuñetan (euskaraz zein gaztelaniaz ikusi eta entzun ahal izango dira), testuak kirolarien talentua, lana, sakrifizioa eta helburu zorrotzak lortzeko jartzen duten grina azpimarratzen ditu, azken finean, horretan datzalako goi-errendimendua, onenen artean egotea. Basque Teamek helburu horiek lortzeko laguntza eta zaintza ematen die, eta denak batera, talde bat osatuz, konpromiso komun batekin, xedeak lortzeko borrokatzen dira, euskal kirol-elitea osatuz.

Euskadi markak kirolean duen garrantzia ere indartu nahi du kanpainak. Basque Teameko kirolariak Euskadiren enbaxadore gisa aritzen dira nazioarteko lehiaketetan. Identitate bisuala herrialde-markarekin lerrokatzea eta lurraldearen barrualdean eta kanpoaldean atletak erreferente gisa kokatzea da erronka nagusia. Testuan kultura propioaz hitz egiten da, gure sustraietatik hasi eta gorenera iristeko. Aldi berean, ikus-entzuleak zuzenean inplikatzen dira, eta gonbitea egiten zaie iragarkiak hasten diren unetik Mundurako bidaia edo irekiera horretan parte hartu dezaten. Herritarrei eta euskal enpresa-sareari dei egiten zaie arrakasten eta porroten partaide izan daitezen, baina, batez ere, Basque Team markaren atzean dagoen lanaren partaide izan daitezen.

Bestalde, Hopper Ink enpresa bilbotarrak landutako alderdi bisualak Fundazioarentzat garrantzi handia duten gaiak zeharka jorratzen laguntzen du, hala nola integrazioa eta inklusioa, alderdi eta kasuistika guztietan, dibertsitate funtzionala duten pertsonak eta genero-berdintasuna bereziki azpimarratuz. Ildo jariakorragoa bilatu da, ez hain zurruna eta kultura- eta gizarte-testuinguru berriekin hobeto lotuko dena.

Telebistako iragarkia ETB1en eta ETB2n ikusi ahal izango da, eta irratiko iragarkiak Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta Gaztean entzun ahal izango dira.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago