Beste bi urre Basque Teameko Salma Solaun gimnastarentzat Europako Txapelketan
08-ekaina-2025

Beste bi urre Basque Teameko Salma Solaun gimnastarentzat Europako Txapelketan

Salma Solaun

Gasteiztarraren taldea podiumeko gorengo tokira igo da tresnen bi  finaletan

Salma Solaun arabarrak, Ines Berguak, Andrea Corralek, Marina Cortellesek, Andrea Fernándezek eta Lucía Muñozek osatzen duten gimnastika erritmikoko taldeak bere nagusitasuna berretsi du gaur Tallinen jokatu diren Europako txapelketetan, bost zinten finalean eta bi uztai eta hiru pilotaren finalean gailendu baitira. Lortutako hiru urreek aspalditik ikusi ez den nagusitasuna erakusten dute.

Taldeak 25,300 puntu lortu ditu bost zintako finalean eta 0,650eko aldea atera dio Frantziari, 24,650eko puntuazioarekin zilarra bereganatu duenari. Italiak osatu du podiuma, 23,800 punturekin.

Salmaren taldeak ez die aurkariei aukerarik eman Estoniako hiriburuko Unibet Arenako tapizean, eta bere nagusitasunarekin aurrera jarraitu du ariketa mistoan, bi uztai eta hiru pilotako finalean urrea eman dizkioten 27,700 puntuek erakusten duten bezala.

Konbinatuak perfekzioa ukitu du berriro, zailtasunez eta sotiltasunez betetako ariketa bat eginda. Maila hori ez da oharkabean pasa epaileentzat, berriz ere 27,700 notarekin saritu baitituzte, sailkapenean lortu zuten nota berarekin.

Zailtasuna puntu bat jaitsi den arren, Alejandra Queredaren emakumeek zehaztasun handiagoa sartuta konpentsatu dute, exekuzioan lortu dituzten 6,900 puntuak horren adierazgarri izan dira. Horrez gain, emozio handiagoz ere egin dute ariketa, adierazpen artistikoan lortu dituzten 7,600 puntuek islatzen duten bezala.

Ariketa bikaina egin dute, eta, horri esker, 1,450 atera dizkiete 26,250eko emaitzarekin zilarra poltsikoratu duten ukrainarrei. Brontzea Alemaniara joan da, 25,350 puntu pilatu baitituzte alemaniarrek.

Iazko Budapesteko Europako txapelketako emaitza nabarmen hobetu dute aurtengo hiru urrerekin. Hungarian brontzea lortu zuten lehiaketa osoan, zilarra bost uztaien finalean eta urrea hiru zinta eta bi pilotaren ariketan.

Honekin lotutako berriak

27-uztaila-2025

Salma Solaun Basque Teameko gimnastaren taldeak hiru urre lortu ditu Cluj-Napocako Munduko Kopan

Informazio gehiago
11-ekaina-2025

Salma Solaunek Europako Txapelketan lortutako urrezko hiru dominak aurkeztu ditu etxean

Informazio gehiago
07-ekaina-2025

Basque Teameko Salma Solaun gimnastak urrea erdietsi du erritmikako Europako Txapelketan

Informazio gehiago
09-abuztu-2024

Salma Solaun, Basque Teameko erritmikako gimnasta, finaletik kanpo geratu da taldekako lehian, Parisko Olinpiar Jokoetan 

Informazio gehiago
02-uztaila-2024

BAT TO PARIS

Informazio gehiago
27-ekaina-2024

Gimnasia erritmikoa eta Salma Solaun protagonista ‘BAT To Paris’ saioaren bederatzigarren atalean

Informazio gehiago