Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
25-azaroa-2024

Basque Team eta Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Basque Team Fundazioak bat egin nahi du 2024ko azaroaren 25eko babes sozial eta instituzionalarekin, emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztearen garrantzia agerian uzteko.

Nazio Batuen Erakundeak nabarmentzen duen bezala, emakumeen eta nesken aurkako indarkeria gaur egungo Munduko giza eskubideen urraketarik zabalduenetako, iraunkorrenetako eta suntsitzaileenetako bat da, eta ia ez da horien berri ematen, erasotzaileek duten zigorgabetasuna eta biktimek jasaten duten isiltasuna, estigmatizazioa eta lotsa direla eta. Emakumeen aurkako indarkeriak oztopo izaten jarraitzen du berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko, baita emakumeen eta nesken giza eskubideen errespetua lortzeko ere. Garapen Iraunkorreko Helburuek (GIH) inor atzean gera ez dadin agintzen dute, eta promesa hori ezingo da bete emakumeen eta nesken aurkako indarkeriari amaiera ematen ez bazaio.

Kirolaren esparrua indarkeria eta desberdintasun-mota horietatik kanpo ez da geratzen, eta, alde horretatik, Basque Teamek gure ingurune hurbilean adierazpenak egitera eta/edo jardueretan parte hartzera animatzen ditu kirol-profesionalak. Basque Team fundazioak, bere Berdintasunerako Planak adierazten duen bezala, helburu eta ekintza zehatzekin ekingo dio hurrengo ziklo olinpikoari, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan etengabe aurrera egiteko bere eragin-eremuan.

‘Zure Taldekoak Gara’ bultzatzeko kanpaina (ZTG)

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek euren ekarpena egiten dute “Zure Taldekoak Gara” zerbitzuaren bidez. Zerbitzu espezializatu hori kirol-eremuan sexu-jazarpena eta sexu-abusua eta -abusua gertatzen diren kasuetarako informazio- eta arreta-zerbitzua da.

Azaroaren 25a horri bereziki eskainitako data izanik,  ‘ZABALDU!’‘¡PÁSALO!’eslogana duen kanpaina berrartu nahi dugu. Kanpainaren helburua da 2018an abian jarri zen eta herritar guztiei zuzenduta dagoen zerbitzu hau ezagutarazten jarraitzea. Horixe da bideoaren helburua: Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoa eta Kirola Sailaren arma nagusia gizarteari helaraztea, ZTG zerbitzua bera, batez ere emakumeek, haurrek eta gazteek kirol-arloko edozein maila edo arlotan jasaten duten sexu-abusu eta -jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurka.

Kerman Lejarraga boxeolari ohiak, Maialen Chourraut, Miren Lazkano, Klara Olazabal eta Higinio Rivero piraguistek, Ander Elosegi piraguista ohiak eta Leticia Canales, Ariane Ochoa, Nadia Erostarbe, Ruben Vitoria eta Bitor Garitaonaindia surflariek zerbitzua zabaltzen laguntzeko deia egiten diote gizarteari.

Zure Taldekoak Gara 

Kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek bultzatutako zerbitzua da.

Zerbitzuak informazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu telefonoz (ahotsa eta whatsapp) 688671000 zenbakian, deia beste edozein zenbakira aldatzeko aukerarekin, baita posta elektronikoz ere: zuretaldekoakgara@euskadi.eus. Gainera Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako webgunean kokatutako landing page baten bitartez, erabiltzaileek informazioa azkar jasotzeko aukera dute: www.euskadi.eus/zuretaldekoakgara

Arreta zerbitzua gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen da 9:30etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Kirola egiten duten adin txikiko eta gazteei eta emakumeei zuzentzen zaie, baita beste kirol estamentuetan lan egiten duten emakumeei, entrenatzaileei, epaileei, teknikariei eta beste profesional batzuei ere; erakundeetako, federazioetako, klubetako eta kirol elkarteetako teknikari eta zuzendariei; eskola-zentroei eta IGEi, eta orokorrean gai honi buruz informazioa eta aholkularitza behar duten kirol arloko profesionalei. Formakuntza espezializatua ere eskaintzen da.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago