Heïdi Gaugain txirrindulariak zilarra bereganatu du 3.000 metroko jazarpen proban
01-iraila-2024

Heïdi Gaugain txirrindulariak zilarra bereganatu du 3.000 metroko jazarpen proban

Nahia Zudairek diploma bat irabazi du S8ko estiloetako 200 metrokoan

Heidi Gaugainek urrea ihes egiten utzi du Belodromo Nazionalean, 3.000 metroko banakako jazarpen proban, C5 klasean. Goizeko sailkatze lasterketan azkarrena izan bada ere, eta metal preziatuenaren lehian sartzeko sailkatu bada ere, arratsaldeko finalean galdu egin du Marie Patouilleten aurka. Partzial guztietan atzetik joan da eta 3:37.723 denbora eginda, bere selekzioko kidearen atzetik geratu da (3:35.691).

Nahia Zudairek bere lehen banakako proba bete du Defense Arenan. Goizean seigarren izan da sailkapen saioan, 2:52,57ko denborarekin, eta horrek arratsaldeko finalerako txartela eman dio. Bertan, Zubietakoak zortzigarren postuan bukatu du eta 2:54.65ean gelditu du kronoa, diploma irabaziz.

Aulkiko saskibaloian Asier Garciaren taldeak 68-53 irabazi dio Holandari eta, ondorioz, bi garaipenekin eta porrot batekin final-laurdenetara pasa da multzoko bigarren postuan. Lehen bi laurdenetan aldeak oso txikiak ziren aurkariekiko, baina azken partzialean aldea zabaldu dute. Lehen hiru partidak jokatuta, Asierrek podiumera igotzeko ideiarekin jarraitzen du bere laugarren Jokoetan.

Tiroan Fernando Michelena ezin izan da finalera pasa Pariseko Joko hauetan lehiatu den bigarren proban. Gipuzkoarrak 18. postuan amaitu du SH2 motako 10 metro zutikako aire-erriflearen sailkapen-proba. Fernandok 633.5eko puntuazioa lortu du, Dragan Ristic serbiarrarengandik urrun. Zortzi onenak pasatzen ziren finalera. Irailaren 4an Michelenak bere azken proba mistoa jokatuko du: 22 lerroko erriflea, 50 metro.

Arraunean Perle Bougek bosgarren bukatu du scull bikoitz mistoko A finalean, PR2 klasean. Nahiz eta estropada osoan zehar laugarren izan, Benjamin Daviet taldekidearekin batera, azken 500 metroetan postu bat galdu dute helmugan, 8:47.64ko kronoa markatuta.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Basque Teameko Naia Laso skaterrak finalerdietarako txartela lortu du Asunciongo Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago