Begoña Lazcano Basque Teameko palista Pariseko Jokoetako K1-500 metroko finalerdietan txapelketatik at geratu da
10-abuztu-2024

Begoña Lazcano Basque Teameko palista Pariseko Jokoetako K1-500 metroko finalerdietan txapelketatik at geratu da

Begoña Lazcano

Begoña Lazcano zazpigarren izan da finalerdietako laugarren seriean, eta ez du lortu ur bareetako piraguismoaren k1-500 metroko probako finaletarako sailkatzea, Frantziako hiriburuan jokatzen ari diren Jokoetan.

Serie bakoitzeko lehen biak A finalerako sailkatzen ziren, hurrengo biak B finalerako, eta bosgarrena eta seigarrena, Crako. Pasaitarrak, lehenengo kaletik lehiatu denak, hasiera bikaina egin du, sailkapen-serieetan baino askoz hobea, eta probaren erdira iritsi da behin-behineko laugarren postuan, lehen hiru postuetan amaitu duten lehiakideen ondoren, baina estropadaren bigarren erdian atzean geratu da, azkenean kanporatuta geratzeko. 1:55.87ko denborarekin, gipuzkoarrak Alanis Morales mexikarra bakarrik gainditu ahal izan du (1:53.83).

Tamara Csipes hungariarrak (1:48.72) eta Michelle Russell kanadarrak (1:50.28) A finalerako txartela lortu dute, Linnea Stensils suediarrak (1:50.75) eta Anezka Paloudova txekiarrak (1:51.47) B finalerako, eta Selma Konijn herbeheretarrak (1:52.50) eta Mariya Povkh ukrainarrak (1:52.21) C finalerako.

Lazcanok 36 ehuneneko falta izan ditu C finalean sartzeko, baina final-laurdenetan lortutako denbora hobetu du (1:53.83). Estropada amaitu ondoren, Parisera joandako Basque Teameko komunikazio taldearen mikrofonoen aurrean adierazi du oso pozik dagoela finalerdian egindako lanarekin, bere markak bete dituela eta Joko batzuetan lehiatzeko sailkatu izana, 2016ko Rio de Janeiroko ziklotik txartela bilatu ondoren, amets bat betetzea dela.

Golfean Carlota Cigandak ez du bere lehiaketarik onena egin Parisen. Laugarren eta azken jardunaldia jokatu ondoren, nafarrak 49. postuan bukatu du, 13 kolperekin zelaiaren paretik gora. Gaur bogeyak egin ditu laugarren, bosgarren, zortzigarren, hamaikagarren eta azken hiru zuloetan.

Honekin lotutako berriak

09-uztaila-2026

Euskadi potentzia da berriro ur bizietako piraguismoko Munduko Txapelketan, Maialen Chourraut espedizioaren buru dela

Informazio gehiago
14-ekaina-2026

Basque Teameko Higinio Rivero piraguistak Europako txapeldunorde titulua lortu du, urrearekiko segundo hamarren batera amaituta

Informazio gehiago
29-maiatza-2026

Maialen Chourraut Basque Teameko piraguistak domina batekin hasi du nazioarteko denboraldia, Taceneko Munduko Kopan brontzea bereganatuta

Informazio gehiago
10-maiatza-2026

Nerea Garcia piraguistak brontzea lortu du Szegedeko Munduko Kopako K2-500 metrokoan

Informazio gehiago
29-iraila-2025

Matx podcasta 04: Klara Olazabal

Informazio gehiago
22-ekaina-2025

Basque Teameko Higinio Rivero piraguistak brontzea irabazi du Raciceko Europako Txapelketan

Informazio gehiago